fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

CARLOS ESPINOSA DE LOS MONTEROS, FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEKO PRESIDENTEA, MARCA ESPAÑA MARKARAKO GOI-KOMISARIO IZENDATUKO DUTE

27/06/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Ministroen Kontseiluak Marca España marka sortzea onetsiko du eta Carlos Espinosa de los Monteros jauna izendatuko du bertakogoi-komisario. Estatu-idazkariaren kargua izango du, baina ez diote ordainduko.

Carlos Espinosa de los Monteros Fraternidad-Muprespa mutualitateko presidentea eta Inditexeko presidenteordea da, eta hainbat enpresetan zuzendaritzako goi karguak izan ditu.

68 urte ditu, Zuzenbidean eta enpresa-zientzietan lizentziatua da ICADE unibertsitatean; horrez gain, estatuko teknikari komertziala eta ekonomialaria, eta MBA Nortwestern University unibertsitatean. Enpresa-munduan duen esperientzia zabalari esker, Enpresarien Bilguneko presidente bilakatu da.

Marca España marka gure herrialdeko aktiboak hainbat alorretan koordinatzen ahaleginduko da, besteak beste, honako hauetan: enpresa, kirola, borondatezko lankideak, artistak eta diplomatikoak.

Marca España markako goi-komisarioaren helburua gure herrialdearen irudia munduan bultzatuko duten pertsona, entitate eta erakunde publikoen jarduerei ahalik eta errendimendurik handiena ateratzea izango da. Goi-komisarioa arduratuko da jarduera horiek koordinatzeaz, ezagutzeaz eta horiei ahalik eta errendimendurik handiena ateratzeaz.

CARLOS ESPINOSA DE LOS MONTEROS, FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEKO PRESIDENTEA, MARCA ESPAÑA MARKARAKO GOI-KOMISARIO IZENDATUKO DUTE

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016