fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK OSASUN SISTEMAREN IRAUNKORTASUNARI BURUZKO EZTABAIDAN PARTE HARTU DU OSASUNGINTZARI BURUZKO II. IKT KONGRESUAN

29/06/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den ekainaren 26an, Osasungintzari buruzko II. IKT Kongresua ospatu zen Madrilen, "IKTen eginkizuna osasun-sistemaren iraunkortasunean" goiburupean.
Ekitaldi hartan hainbat osasun-erakunde, publikoak eta pribatuak, elkarte eta osasunaren alorreko IKT irtenbideen hornitzaile elkartu ziren.
Hizlariek produktibitatea eta osasun-munduko profesionalen eraginkortasuna areagotuko duten proposamenak aztertu eta eztabaidatu zituzten, herritarrari emandako laguntzaren kalitatean zuzenean eraginez.

Pedro Serrera Cobos jauna,FMko Informazio Sistemetako zuzendariorde nagusia, Mutualitateko ordezkari gisa joan zen eta "Osasun-sistemaren iraunkortasuna" mahai-inguruan hartu zuen parte.

Egindako esku-hartzean, Business Intelligence sistemek baliabideak antolatzen laguntzeko tresna gisa duten garrantzia, sistemen arteko elkarreragingarritasuna eta pazientearekiko komunikazioa aipatu zituen. Hori pazientearen atari berritzaileetan zehazten da.

Mutualitateak berezko ataria jarri du eta horren bidez osasun-laguntzari eta hitzorduei buruzko informazioa, eta egindako proben diagnosi-irudiak eskaintzen ditu.

Martxoan, mundu mailako Osasun Baliabideen web atari onenei buruzko sailkapena argitaratu zen; Fraternidad-Muprespa bederatzigarren postuan dago Espainia mailan, eta lehen postuan Laneko Istripuen Mutualitateei dagokienez.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK OSASUN SISTEMAREN IRAUNKORTASUNARI BURUZKO EZTABAIDAN PARTE HARTU DU OSASUNGINTZARI BURUZKO II. IKT KONGRESUAN

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016