fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK ETA MALAGAKO UNIBERTSITATEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE

29/06/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidea diziplinako ikasketak egiten dituzten ikasleentzako osagarri praktikoa hornitzean datza lankidetza-hitzarmena.

Bertaratutakoei Fraternidad-Muprespa mutualitateak garatzen dituen eginkizunen ikaskuntzan, funtzionamendu-dinamiketan, gaitasunetan eta kudeaketetan oinarritutako gehigarri didaktikoa eskaintzea da helburua.

Esperientzia oso aberasgarria izango da ikasleentzat, bai ikasitakoagatik, bai Laneko Istripuetako Mutualitateen errealitatearekin izandako kontaktuagatik, Gizarte Segurantzako erakunde laguntzaileak izanik, horrek ekartzen dituen berezitasunengatik eta kudeaketako aniztasunagatik enpresa pribatuarekin alderatuta.

Prestakuntza hori Malagako Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbide Saileko zuzendaritzarekin koordinatuta egongo da une oro.

Adelaida de la Calle Martín andreak,Malagako Unibertsitateko errektore gorena eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako presidentea denak, etaCarlos Aranda Martin jaunak, Fraternidad-Muprespako Laneko Istripuen zuzendari kudeatzaileak, prestakuntzarekiko atsegina eta konpromisoa adierazi dute eta, aldi berean, bertaratutako ikasleek behar bezala aprobetxatuko dutela iragarri dute.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK ETA MALAGAKO UNIBERTSITATEAK LANKIDETZA HITZARMENA SINATU DUTE

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016