fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK, LLEIDAKO LAN HARREMANETAKO GRADUADUNEN ELKARGO OFIZIALAREKIN LANKIDETZAN, INFORMAZIO-JARDUNALDI A ANTOLATU DU

04/07/2012, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den astelehenean, uztailak 2, Fraternidad-Muprespa mutualitateak, Lleidako Lan-harremanetako Gradudunen Elkargo Ofizialarekin lankidetzan, informazio-jardunaldia antolatu zuen, "2012ko lan-erreformaren azken idazketa" izenburupean”.

Bartzelonako Lan-harremanetako Gradudunen Elkargo entzutetsuko Lleidako batzordekide-ordezkari den Montserrat Cerqueda Serrando andrearen hitzaldiarekin eman zitzaion hasiera ekitaldiari. Aurkezpenaren ostean,Bazkideekiko Harremanetako eta Komunikazioko zuzendaria den Abel Cabrerizo Extremera jaunari eman zion hitza; honek Fraternidad-Muprespa mutualitatearen iraganari eta orainari buruzko ikuspegia azaldu zuen eta etorkizunari begira duen ikuspegia eman zuen.

Ondoren,Antonio Benavides Vico jaunak, Bartzelonako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen goi mailako kidegoko kideak, lan-erreformako aldaketak eta neurriak aztertu zituen eta honako hau ondorioztatu zuen: "erreforma kaleratzeak saihesteko pentsatuta dago eta ez lana sortzeko”.

JardunaldiaCarlos Saez de Juan jaunak, ipar-ekialdeko lurralde-zuzendariak, amaitu zuen, ekitaldira bertaratutako talde ugariari eskerrak emanez, horien artean, Lan-harremanetako Gradudunen kolektiboari, aholkulariei eta enpresariei.

FRATERNIDAD-MUPRESPA MUTUALITATEAK, LLEIDAKO LAN HARREMANETAKO GRADUADUNEN ELKARGO OFIZIALAREKIN LANKIDETZAN, INFORMAZIO-JARDUNALDI A ANTOLATU DU

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016