fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

APIRILAREN 28A, LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN MUNDUKO EGUNA: LANBIDE GAIXOTASUNEN PREBENTZIOA

15/04/2013, Fraternidad-Muprespa, Laneko Istripuen eta Lanbide Gaixotasunen Prebentzio Saila
 

2012ko apirilak 28 - ARRISKUAK PREBENITZEKO BATERA LAN EGINEZ

2012ko apirilaren 28rako Fraternidad-Muprespa mutualitatearen kartela

APIRILAREN 28ko OROIPENA

1996az geroztik munduko sindikatuek laneko istripuetako eta laneko gaixotasunen biktimak omentzen dituzte apirilaren 28an.

1999az geroztik, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Batzorde Nazionalak proposatuta, 1999ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak apirilaren 28a Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Eguna izango zela zehaztu zuen.

2003az geroztik, hiru alderdiko Lanaren Nazioarteko Erakundeak (LANE) sindikatuen ekimena onartu eta munduko urteko jardunaldi bihurtu zuen, lanak eragindako istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazteko eta munduan arazo horiek gutxitzeko eta saihesteko.

Data horren inguruan, herrialdeko eta nazioarteko zenbait erakundek adierazpenak egin, ekintzak bultzatu eta jarduerak antolatzen dituzte, herritarrek, instituzioek eta arazoari lotutako erakundeek hausnar dezaten.

Jarduera guztietan ezinbestekoak dira informazioa eta hedapen zabala. Izan ere, lehentasunezko helburua da ahalik pertsona eta instituzio gehienetara heltzea, arazo honen inguruko kezka eta ekimena sustatzeko eta irtenbidea ekarriko duten neurriak bultzatzeko. Lemak aukeratzerakoan, xedea helburua mezu batean laburbiltzen da, komunikazio aldetik ahalik eta eraginkorrena izateko moduan.

FRATERNIDAD-MUPRESPAREN KARTELA APIRILAREN 28rako

Aurten, Lanaren Nazioarteko Erakundea LANBIDE GAIXOTASUNEN PREBENTZIOAN zentratuko da, eta dei egiten die gobernu, enplegu-emaile eta langile eta erakundeei lanbide gaixotasunak prebenitzeko politika eta estrategia nazionalen garapen eta ezarpenean lagun dezaten.

Lanbide gaixotasuna egindako lanaren ondorioz hartzen den gaixotasuna da, legeak ezarritako elementu edo substantzien eta jardueren eraginez sortzen dena.

Lanbide gaixotasunak ez dira halabeharrezkoak, eta ez daude pertsonen indarraren baitan, kartelean erakutsi nahi izan dugun arabera. Gaixotasun horiek sortzen dituzten kausa batzuk daude, ezagunak direnak eta araututa daudenak. Horregatik, saihestu egin daitezke.

Lanpostuko arriskuen ebaluazioa da horretarako funtsezko elementua. Ebaluazioaren emaitzek arrisku egoerak erakusten badituzte, enpresariak arrisku horiek ezabatzeko edo murrizteko eta kontrolatzeko beharrezkoak diren prebentzio jarduerak egin behar ditu.

Prebentzio neurriak nahikoak ez izatearen zantzurik agertuz gero, edo osasun zaintzaren ildotik egiten diren azterketa medikoetan arazorik hautemanez gero, enpresariak ikertu egin beharko du gaia, kausak detektatzeko eta halakoak saihesteko beste neurri batzuk ezartzeko.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"

Atari klasikoa
COOKIE POLITIKA
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016