fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

I ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR SARIA DESGAITASUNAREN ARLOKO PREBENTZIOARI

01/08/2013, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua
 

Fraternidad-Muprespa-k Repsol-i eman dio "Escolástico Zaldívar" saria, enpresa mutualistek prebentzioaren esparruan (bereziki babesgabeen kasuan) egindako esfortzua, lana, sentsibilitatea eta konpromisoa aitortzeko.

Epaimahaiak Repsol-en inguruan nabarmendutakoak hauek izan ziren, besteak beste: gaitasun desberdinak dituztenenganako sentsibilitatea, langile horien integrazio indibidualerako metodologia zaindua, lanpostuen egokitzapena, aniztasun eta bateratzeko batzordearen sorrera eta telelanaren sustapena. Bestalde, honako hauek ere baloratu zituen epaimahaiak: gaitasun desberdinak dituzten pertsonentzako azpiegiturak, desgaitasun intelektualeko langileen fundazioekin egindako elkarlana, beka programa, praktika eta Repsol Espainian gaitasun desberdinak dituzten pertsonak laneratzeari buruzko Liburu Zuria.

Saria 10.000ko laguntza ekonomikoa da, baita Álvaro Morenok egindako eskultura bat ere. Álvaro Dalma fundazioaren kide da; baztertzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko egiten du lan erakundeak. Eskultura brontzez egina dago eta Fraternidad-Muprespa-ren logotipoa irudikatzen du.

Carlos Espinosa de los Monteros jaunak, Fraternidad-Muprespa-ren PRESIDENTEAK eman dio saria Repsol-eko Lan eta Merkataritza Harremanetarako kudeatzaile den Patricia Sanz Madroño andreari.

Bestalde, epaimahaiak adostu zuen aipamen berezia egingo ziola Feafes-Cáceres (Buruko Gaixotasunak dituzten Pertsona eta Familiartekoen Elkartea) elkarteari. Bertako presidentea, Felipa Malpartida andrea eta elkarteko kudeatzailea, José Felix Miñambres jauna izan ziren saria jasotzen.

"Escolástico Zaldívar" sariak Fraternidad-Muprespa-k gizartearekin eta enpresa mutualistekin duen konpromisoa irudikatzen du. Langilearen ongizatea bermatu eta errehabilitaziorako, prebentziorako eta laneko osasunaren alde egiteko tresnak ematean datza konpromiso hori, eta 1929an Fraternidad-en fundatzaileak, Escolástico Zaldívarrek, sortu zuen Plan Estrategikoak hala biltzen du.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016