fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FEDEMEK ETA FRATERNIDAD-MUPRESPAK LANKIDETZA HITZARMEN BAT SINATU DUTE

17/12/2013, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Gaur, abenduak 17, Metaleko Enpresarien Federazioak (FEDEME) eta Fraternidad-Muprespa mutualitateak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute, dagozkien sektoreetan eragin positiboa izango duen bi erakundeen arteko kooperazio giroa sustatzeko asmoz.

Hitzarmena elkartearen egoitzan, Sevillan, sinatu dute honako hauek:FEDEMEko presidente Julián Gómez Gotor eta Fraternidad-Muprespako Antolakuntza eta Sareko zuzendariorde nagusi Natalia Fernández Laviada. Hitzarmenak espresuki jasotzen du bi erakundeek beren jarduerekin zerikusia duten gaietan eta bi alderdientzat interesgarriak izan daitezkeenetan lankidetzan aritzeko asmoa dutela (baterako proiektuetan parte hartzea barne).

Lankidetza hori honela gauzatuko da: FEDEMEren barneko enpresek mutualitateak antolatzen dituen jardueretan hartuko dute parte, baldin eta horietan elkartera afiliatutakoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak lantzen badira. Horrez gain, sektore jakin bateko enpresa taldeei edo teknikariei zuzendutako sektorekako bilkurak egingo dira eta elkartearen barneko enpresetako profesionalen etengabeko prestakuntza hobetzera bideratutako baterako jarduerak gauzatuko dira (hitzaldiak, mintegiak, jardunaldiak, etab.).

Lankidetza esparru horren barnean, FEDEMEk eta Fraternidad-Muprespak 2014rako jarduera egutegi bat egin dute. Horren arabera, enpresentzat oso interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko mintegiak egitea aurreikusten da (laneko absentismoa kontrolatzeko mekanismoak eta aldi baterako ezintasun prozesuen iraupena).

Hitzarmen hau sinatzeak prestakuntza, birziklapena eta enpresen, mutualisten eta mutualitateak babestutako langileen arteko komunikazioa babestea ekarriko du. Proiektu honek bi alderdiei onurak ekarriko dizkie, eta gizarte eta lan arloko ongizateari buruzko interesari eta kezkari erantzungo dio.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016