fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD-MUPRESPAK CANDANCHÚKO ESKI ESKOLA ESPAINIARRAREN PRESTAKUNTZA EKINTZETAN PARTE HARTU DU

18/12/2013, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Fraternidad-Muprespak parte hartu du Candanchúko Eski Eskola Espainiarra, denboraldiaren hasiera dela eta, bere enpresako langileei ematen ari den prestakuntza eta informazio ekintzetan. Huescako probintzia zuzendari Miguel Almárceguik hitzaldi bat eman zuen, izenburu honekin: “El papel de las Mutuas de Accidentes de Trabajo: Prestaciones”.

Bai hitzaldia bai ondoren bertaratu ziren 23 langileek izan zitzaketen zalantzak argitzeko egin zen eztabaida oso onuragarriak eta interesgarriak izan ziren bi alderdientzat.

Mota honetako hitzaldiek agerian uzten dute, beste behin ere, Fraternidad-Muprespak bere enpresa mutualistengandik gertu egon nahi duela, bertako langileak trebatzen eta informatzen lagunduz.


"Zure mutualitatea - Kalitatea eta zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016