fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

EVOBUS IBÉRICA-K DIPLOMA JASO DU FRATERNIDAD-MUPRESPAREN ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR SARIEN BIGARREN EDIZIOAN PARTE HARTZEAGATIK

11/06/2014, Fraternidad-Muprespa, Bazkideekiko Harremanetarako eta Komunikaziorako Departamentua

Joan den ekainaren 3an, Evobus Ibérica S.A. enpresak diploma jaso du Fraternidad-Mupresparen Escolástico Zaldívar Sarietan parte hartzeagatik.

Isabel Benito andreak, enpresako Giza Baliabideetako zuzendariak, eta Pablo Díaz jaunak, Prebentzioko arduradunak, diploma jaso zuten Fraternidad-Mupresparen Kantabriako probintziako zuzendari Ignacio Carreras jaunaren eskutik; bene-benetan eskertu zien sarien bigarren edizio honetan parte hartu izana, eta hurrengo deialdian ere aurkeztera animatu zituen.

1995ean EvoBus GmbH sortu zenetik, Mercedes-Benz eta Setra enpresek, hots, Europako autobusen merkatuan prestigiotsuenak diren bi markek, bat egin zuten marka bikoitzeko estrategiaren bidez. Orduz geroztik, zalantzarik gabe Daimler taldea da merkatuko liderra bidaiariak Europan zehar garraiatzeko sektorean.


"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016