fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

DATUAK BABESTEKO KLAUSULA

Izaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aipatu legea garatzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu berariazko eta zalantzarik gabeko baimena ematen duzula zure datu pertsonalak tratatzeko, hurrengo paragrafoetan xedatutakoari jarraiki:

  • Zure datuak Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean behar bezala izena emanda dagoen fitxategi batean sartuko ditugu. Fitxategi horren arduraduna Fraternidad Muprespa Laneko Istripuen eta Gaixotasunen Mutualitatea 275. zk.da, ondoko egoitza soziala duena: Plaza Cánovas del Castillo, nº 3, 28.014, Madril. IFZ, berriz, ondokoa: G82287228.
  • Webgunearen bidez galdetegi batera sartu zara. Horren arabera, ematen duzun informazioa xede hauetarako erabiliko da:
    • Zure kontsulta, iradokizuna edo eskaera kudeatzeko.
    • Jasotako eskaera kopurua eta tipologia kontrolatzeko, baita erabilera-estatistikak egiteko ere.
    • Enpresa, autonomo, lankide eta hornitzaileentzat den Extranet-en bidez eskainitako zerbitzuetara sartzeko eskaerak kudeatzeko.
    • Fraternidad-Muprespa mutualitatearen lanpostu-deialdiak zeintzuk diren ezagutu eta/edo horietan parte hartzeko.
    • Izen eman duzun zerbitzuei buruz aldizka informazioa bidaltzeko.
  • Sartu, zuzendu, ezereztu edo aurka egiteko zure eskubideak erabili nahi izanez gero, hemen jakinarazi beharko duzu:

    Informazio Sistemen Segurtasun Departamentua

    Fraternidad Muprespa MATEPSS 275 zk.

    Avda. Doctor Severo Ochoa, 34 Edificio SIENNA

    28100 Alcobendas (Madrid)

  • Zure eskubideen erabilerari arreta egokia eman ahal izateko, eskaerarekin batera hauek bidali beharko dituzu: NANaren fotokopia, eskaeraren zergatia zehazten duen eskaera, jakinarazpenetarako helbidea, eguna eta eskatzailearen sinadura, eta, hala behar izanez gero, eskatzen dena egiaztatzeko agiriak.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016