fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

COOKIE-POLITIKA

Cookie-en definizioa eta zeregina

Web atari zehatzetara sartzean, zure ordenagailuan deskargatzen diren fitxategiak dira cookie-ak. Ordenagailu hori erabiliz burutzen den nabigazioari buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko erabiltzen dira.

Cookie motak

Kudeatzen dituen erakundearen arabera:

  • Cookie propioak: Gure Webguneko domeinuek ezarritakoak.
  • Hirugarrenen cookie-ak: Hirugarrenen cookie-ak dira gure Webguneari dagokion domeinua ez den beste batek ezarritakoak.

Aktibatuta mantentzen diren denboraren arabera:

  • Saioko cookie-ak: Erabiltzaileak nabigatzailea ixten duenean desagertzen dira.
  • Cookie iraunkorrak: Cookie mota hauen kasuan, datuak terminalean gordeta geratzen dira. Cookie hauen arduraduna horietan sartu eta haiek erabil ditzake epe zehatz batean (minutu batzuk edo zenbait urte, kasuaren arabera).

Xedearen arabera:

  • Cookie teknikoak: Horiei esker, Erabiltzaileak gure web atarian nabigatu eta bertan dauden zenbait aukera edo zerbitzu erabil ditzake, adibidez honako hauek: Erabiltzaileak darabilen nabigatzailea identifikatu, Extraneteko Erabiltzaileei baimena eman, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatu, saioa identifikatu, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egin, nabigatzen den heinean segurtasun-elementuak erabili, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak biltegiratu edo gizarte-sareen bitartez edukiak partekatu.
  • Analisirako cookie-ak: Erabiltzaileek gure web ataria nola erabiltzen duten neurtzeko eta analisi estatistikoa egiteko balio dute, eskaintzen dizkiegun zerbitzuak hobetze aldera.
  • Pertsonalizatzeko cookie-ak: Horiei esker, Erabiltzailea web atarian sartzen denean izaera orokorreko zenbait ezaugarri pertsonalizatuta izango ditu, hark hautatutako irizpideen arabera. Adibidez, honako hauek: hizkuntza, gure zentroen sarean kontsultatutako azken posta-kodea edo erabili nahi duen letraren tamaina.
  • Publizitateko cookie-ak:Horien bitartez, editoreak eskatutako zerbitzua emateko prestatu duen webgunean, aplikazioan edota plataforman jarri duen publizitatea modu eraginkorrean kudeatzen da. Kontuan hartzen dira, esaterako, zein eduki editatu den edo iragarkiak zein maiztasunarekin agertuko diren.
  • Portaeraren araberako publizitateko cookie-ak: Horien bitartez, editoreak eskatutako zerbitzua emateko prestatu duen webgunean, aplikazioan edota plataforman jarri duen publizitatea modu eraginkorrean kudeatzen da. Cookie hauek Erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, Erabiltzaileak nola nabigatzen duen etengabe behatuz. Horri esker, Erabiltzailearen profil zehatza garatzen da, eta hari egokitzen den publizitatea bistaratuko da.


Fraternidad-Muprespak erabiltzen dituen cookie-ak

  • Cookie propioak

    Jarraian ageri den taulan aurki ditzakezu Fraternidad-Mupresparen jabetzakoak diren domeinuetatik deskargatzen diren cookie-ak.

Izena

ZEREGINA

ERAKUNDEA
(DOMEINUA)

AKTIBAZIO EPEA

XEDEA

Estatistikak

Nabigazioari buruzko estatistikak
(analisirako erabiltzen den sistema, Google Analytics-en aurrekoa).

(propioa)
www.rincondelasalud.com

iraunkorra
(2 aste)

analisirako

ASP.NET_sessionld

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(erabiltzailearen saioa kontrolatzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

saiokoa

teknikoa

AceptarCookie

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(cookie-en erabileraren onarpena gordetzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(urtebete)

pertsonalizatzeko

DominioG

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(web atariaren domeinuaren URLa gordetzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

DominioP

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(prebentziorako web atariaren domeinuaren URLa gordetzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

JXID

Aplikazioaren barne-funtzionamendua (.NET).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(23 urte)

teknikoa

JXHID

Aplikazioaren barne-funtzionamendua (.NET).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(23 urte)

teknikoa

navig

Nabigatzeko lengoaia.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

NotificacionXX

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(erabiltzaileei informazioa emateko mezuen bistaratzea kudeatzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(85 urte)

pertsonalizatzeko

BoletinParaLeer

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(erabiltzaileei informazioa emateko mezuen bistaratzea kudeatzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(astebete)

pertsonalizatzeko

eventosAleer

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(erabiltzaileei informazioa emateko mezuen bistaratzea kudeatzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

noticiasALeer

Aplikazioaren barne-funtzionamendua
(erabiltzaileei informazioa emateko mezuen bistaratzea kudeatzen du).

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

radio

Gertuen dauden zentroak bilatzeko eremua, km-tan.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(urtebete)

pertsonalizatzeko

UltimoCentro

Kontsultatu den azken zentroaren kodea.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

UltimoCentro_Nombre

Kontsultatu den azken zentroaren izena.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(10 urte)

pertsonalizatzeko

BoletinLeido

Irakurritako buletinaren kodea.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(astebete)

pertsonalizatzeko

numcentros

Zentroen sarean bilaketa bat egitean, bistaratzen den
zentro hurbilenen gehienezko kopurua.

(propioa)
www.fraternidad.com

iraunkorra
(urtebete)

pertsonalizatzeko



  • Hirugarrenen cookie-ak

    Google Analytics
    Gure Web atarian, bisitariak aztertzeko Google Analytics sistema erabiltzen dugu. Google enpresaren web tresna bat da, analisiak egiteko balio duena. Horri esker, Erabiltzaileak gure Webgunean nola aritzen diren jakin dezakegu. Horrez gain, cookie-ak gaitzen ditu Erabiltzaileak bisitatzen duen webgunearen domeinuan, eta "__utm_" izeneko zenbait cookie erabiltzen ditu, modu anonimoan informazioa biltzeko eta Webguneko joeren gaineko txostenak prestatzeko, banakako Erabiltzaileak identifikatu gabe. Horri esker, badakigu gure Webgunea zenbat pertsonek bisitatu duten, baita zeintzuk diren gehien bisitatzen diren webguneko atalak ere. Horien bitartez lortutako informazioa bide, nabigazioa hobetzen dugu eta zerbitzu hobea ematen diegu gure Erabiltzaileei. Jarraian, Google-en webgunera doan estekan, Google Analitycs-ek erabiltzen dituen cookie motak eta horien iraupena kontsulta dezakezu : https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es

    Estekak gizarte-sareetara, bideoetara eta hirugarrenen webguneetara
    Gure Webguneko edukia erabiliz ekintzaren bat burutzen baduzu, baliteke cookie-ak instalatzea gizarte-sareetara daramaten botoiak sakatzean, beste webguneetan dauden bideoak ikustean edota hirugarrenen webguneetara daramaten esteketan sartzean. Guk ez dugu sarbiderik hirugarren horiek beren webguneetan erabiltzen dituzten cookie-ek pilatutako informaziora, beren jabetzakoak baitira eta haiek bakarrik kontrolatzen baitituzte. Hortaz, haiek arduratuko dira horien erabileraz (eta ez Fraternidad-Muprespa).
    Gizarte-funtzioak dituen Fraternidad-Muprespako web orri batean sartzen zarenean, zure nabigatzaileak automatikoki konexio zuzena ezarriko du dagokion gizarte-sarearen zerbitzariekin. Gizarte-funtzio horien bitartez, erabiltzaileak gure webgunean zein informazio kontsultatu duen jakinarazten zaie gizarte-sareei, eta, gizarte-sarean saioa hasi badu, erabiltzailearen bisita hori zerbitzu horretan duen kontuan erregistratuta gera daiteke. Adibidez, Facebook-eko "Atsegin dut" botoia sakatuz gero, informazio hori nabigatzailetik zuzenean Facebook-era transmitituko da, eta informazio hori bertan gordeko da. Eta gizarte-sarean saioa hasi ez baduzu eta gure webgunean gizarte-funtzio batean sakatu ez baduzu ere, baliteke gizarte-funtzio horietako batek zure IP helbidea gizarte-sarera transmititzea.
    Cookie hauen ezaugarriei edo zure pribatutasuna babesteko aukerei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu pribatutasun-politika dagokion gizarte-sarearen webgunean. Zure erosotasunerako, gure Web Atarian erabil daitezkeen zerbitzuek zentzu horretan ezarrita dituzten politiketara daramaten estekak zerrendatzen dizkizugu jarraian:

    Facebook: https://www.facebook.com/about/privacy
    Google eta YouTube: http://www.google.com/policies/privacy
    Twitter: http://twitter.com/privacy
    LinkedIn: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy

  • Gure domeinuari lotuta dauden hirugarrenen cookie-ak

  • Ondoko taulan dauden cookie-ak hirugarrenenak dira, baina guk geuk sortzen ditugu liburutegiak gehitzean, eta gure domeinuei lotuta daude.

Izena

ZEREGINA

ERAKUNDEA
(DOMEINUA)

AKTIBAZIO EPEA

XEDEA

_utma

Nabigazioari buruzko estatistikak. Google Analytics-erako.
Erabiltzaileak eta saioak bereizteko balio du. Cookie-a javascript liburutegia
exekutatzen denean sortzen da, eta utma_ existentes cookie-ak ez daudenean. Cookie-a
datuak Google Analytics-era igortzen diren bakoitzean eguneratzen da.

(hirugarrenena)
google.com

iraunkorra
(2 urte)

analisirako

_utmb

Nabigazioari buruzko estatistikak. Google Analytics-erako. Saio / bisita berriak daudela zehazteko
balio du. Cookie-a javascript liburutegia exekutatzen denean sortzen da,
eta UTMB_ existentes cookie-ak ez daudenean. Cookie-a datuak Google Analytics-era igortzen diren
bakoitzean eguneratzen da.

(hirugarrenena)
google.com

iraunkorra
(30 minutu)

analisirako

_utmc

Nabigazioari buruzko estatistikak. Google Analytics-erako (gaztelania, ingelesa, frantsesa. Ez da erabiltzen
ga.js fitxategian. Elkarreragingarritasunerako sorta urchin.js fitxategiarekin. Jatorriz, cookie hau
UTMB_ cookie-arekin batera erabili da, erabiltzailea saio / bisita berrian
dagoen edo ez zehazteko)

(hirugarrenena)
google.com

saiokoa

analisirako

_utmz

Nabigazioari buruzko estatistikak. Google Analytics-erako. (Trafiko iturri bat edo
kanpaina bat gordetzen du, erabiltzailea webgune horretara nola heldu den jakiteko. Cookie-a javascript liburutegia
exekutatzen denean sortzen da, eta datuak Google Analytics-era igortzen diren bakoitzean
eguneratzen da).

(hirugarrenena)
google.com

iraunkorra
(6 hilabete)

analisirako

_utmv

Nabigazioari buruzko estatistikak. Google Analytics-erako (Pertsonalizatutako datu-maila
aldakorra duten bisitariak gordetzeko erabiltzen da. Cookie hau sortuko da
garatzaile batek _setCustomVar metodoa bisitarien maila pertsonalizatuko aldagai batekin batera
erabiltzen duenean. Cookie hau _setVar metodoan ere erabili ohi zen,
orain zaharkitua dagoena. Cookie-a datuak Google Analytics-era igortzen diren bakoitzean eguneratzen da).

(hirugarrenena)
google.com

iraunkorra
(2 urte)

analisirako

_ga

Google Analytics-en cookie-a. Erabiltzaileak bereizteko erabiltzen da.

(hirugarrenena)
google.com

iraunkorra
(2 urte)

analisirako

Nola desgaitu edo ezabatu cookie-ak (nabigatzailea)

Zure ordenagailuan instalatuta dauden cookie-ak onartu, blokeatu edo ezabatu ahal dituzu, instalatuta duzun nabigatzailearen konfigurazioan dauden aukerak erabiliz. Horretarako, kontsultatu zure nabigatzaileko laguntza atala, egun duzun konfigurazioa nola alda ditzakezun edo cookie-ak nola ezabatu jakiteko. Gure webguneak erabiltzen dituen cookie-ak instala daitezela nahi ez baduzu, sakatu "BAZTERTU" botoia.

 Oharra: aukera hori ez dago gaituta www.rincondelasalud.com domeinuan. Beraz, domeinu horrek instalatutako cookie-ak desgaitu edo ezabatu nahi badituzu, nabigatzaileko konfigurazioan egin beharko duzu zuzenean, aurreko paragrafoan azaldu bezala.

Cookie guztiak edo zehazki Fraternidad-Muprespakoak baztertzeak ez du gure webguneko nabigazioa oztopatzen. Hala ere, zenbait zerbitzuren erabilera mugatuta egongo da eta, beraz, zure nabigazioa ez da hain gogobetekoa izango.

Datu pertsonalak

Erabiltzen ditugun cookie-ek ez dute datu pertsonalik gordetzen, ezta zu identifikatzeko erabil daitekeen inolako informaziorik ere.

Aldaketak Cookie-politikan

Cookie-politika hau aldian-aldian aldatuko da. Hori dela eta, begirada bat botatzea gomendatzen dizugu gure web atarian sartzen zarenean. 2014ko irailaren 22an eguneratu zen azken aldiz.

Zalantzak edo argibideak

Fraternidad-Muprespak, gure webgunearen hasierako orrian dagoen "JARRI HARREMANETAN" atalaren bitartez, gurekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dizu, gure Cookie-politikaren gainean dituzun zalantzak argitzeko. Horretarako, aipatutako atalean sartu zarenean, Zein esparruri egiten dio erreferentzia? eremuan "Besteak/Cookie-politika" aukeratu beharko duzu.

Inprimaki horren bitartez, informazioa eskatu ahal izango diozu Fraternidad-Muprespari. Sakatu hemen bistaratzeko.

Jarraian, adierazi dokumentu honetan jasotako cookie-politika onartzen edo baztertzen duzun:

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016