fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2004 TXOSTENA

2004 ekitaldia oso positiboa izan da Fraternidad-Mupresparentzat bai diru-sarrera aldetik, baita soberakin kopuruaren aldetik ere. Diru-sarrerei dagokienez, gure Entitateak 800 milioi euroko zifra gainditu zuen, eta kudeaketa-kontuak bakarrik kontuan hartuta, 815,83 milioi euro lortu zituen. Soberakinak 66,82 milioi izan ziren. Ekitaldi horretan, Mutualitateak 292.598 enpresa bazkide zenbatu zituen, 1.321.667 langileei estaldura emanez. Laneko gertakizunen kasuan, diru-sarrera kopurua 581,39 milioi euro izan zen, horietatik 553,88 kuotak ziren, aurreko urteko zifrarekin alderatuta % 9,43 igo zirenak.


Kudeaketa-kontuei bakarrik dagokienez, gure entitateak 815,83 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen, eta soberakinak 66,82 milioi euro izan ziren.


Gastuei dagokienez, aldi baterako ezintasunen kopurua kuotekin lortutako sarrerak igotako antzerako erritmoan handitu zela nabarmentzekoa da (%9,75). Errenta kapitalek 67,48 milioiko gastua eragin zuten, 2003an baino %16,98 gutxiago, eta bideratzen ari diren gertakizunetarako hornidurek 801.634 euroko gastua sortu zuten, aurreko ekitaldian baino 3,8 milioi gehiago.

Diru-sarrerak igo eta gastuak jaitsi egin ziren, ondorioz, laneko gertakizunen soberakinen zifra 57 milioi eurokoa izan zen, aurreko ekitaldian baino % 37,5 handiagoa (41,5 milioi), une horretan gure batzordeak oso positibotzat jo zuena.


Laneko gertakizunei dagokienez, diru-sarrerak guztira 581,39 milioi euro izan ziren.


Gertakizun arrunten kontuak 234,44 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, horietatik 233,72 kuotekin lortu ziren, aurreko ekitaldiko kopuruarekin konparatuta %21,47 igo zena. Gertakizun horregatik aldi baterako ezintasunen gastua %22,11 igo zen, eta ezintasun horien zifra guztira diru-sarreren %87,6 izan zen..


Gertakizun arrunten kontuak 234,44 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen.


Zifra horiekin emaitzak aurreko urtekoen antzerakoak izan beharko lukete. Baina Zuzendaritza Batzordeak lehen ABEekin proportzioan bi kontzeptutan (laneko gertakizunak eta arruntak) banatzen ziren laguntza medikoaren gastuen egozpena aldatzea erabaki zuen laguntza kopuruarekin proportzioan banatzeko, irizpide hori errealagoa dela iruditzen baitzaie. Gainera, beste ekitaldi batzuetan egotzitako administrazio gastuak %1 murriztea erabaki zuten, prestazio horren bolumen handiagoak mota horretako gastuen bolumen txikiagoa behar zuela iruditu zitzaielako.


Gertakizun arruntekin lortutako emaitzak 9,78 milioi euro izan ziren 2004 ekitaldian.


Gastua egozteko beste irizpide errealistago horiekin, gertakizun arruntekin 2004 ekitaldian lortutako emaitza 9,78 milioi euro izan zen, 2003an, berriz, negatiboa izan zen eta 4,18 milioiko zorra izan zuten.

Bi kontuetan (laneko gertakizunak eta arruntak) gure Mutualitateak Gizarte Segurantzarekin elkarlanean lortutako diru-sarrerak guztira 815,83 milioi eurokoak izan ziren, aurreko ekitaldian baino %13,59 handiagoak. Horietatik, 787,6 milioi sortutako kuotek eragindakoak izan ziren, kopuru hori ere 2003an baino %12,74 handioagoa izan zen. Soberakinak guztira 66,82 milioi eurokoak izan ziren, 2003an baino %79 altuagoak dira eta ekitaldiko diru-sarreren guztizko kopurua baino %8,19 handiagoak.


Kudeaketaren soberakinek guztira 2003koa baino %79 handiagoa zen 66,82 milioi euroko zifra lortu zuten.


Bi kopuruek, diru-sarreren 815,83 milioi euroak eta soberakinen 66,82 milioiak, gure Entitatearen azken urteetako ekitaldirik onena izatea eragin dute.

Aipamen berezia merezi duen beste kontu bat Mutualitatearen aktibitate bat da, hala nola, Prebentzio Zerbitzua. 2004 ekitaldian, Entitateak Kanpoko Prebentzio Zerbitzu gisa izandako fakturazioagatik 32,5 milioi euroko diru-sarrerak lortu zituen, 686.534 langileei estaldura eman zien 23.546 kontratuengatik. Ekitaldiaren amaieran Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzak abenduaren 28an ebazpen bat argitaratu zuen, 2004ko ekitaldi guztiari aplikatu beharrekoa. Kudeaketa kontuko gastuen konpentsazio sistema aldatu zuen eta Kanpoko Prebentzio Zerbitzuko emaitzen kontuan aldaketa handia suposatu zuen aurreko sistemarekin konparatuta (1998ko abenduaren 22ko ebazpena, 1997ko apirilaren 22ko Aginduaren garapena). 2004ko abenduaren 28ko ebazpena aplikatzearen ondorioz, KPZko kudeaketa kontuak ekitaldiaren amaieran 7,95 milioi euroko defizita eduki zuen. Zifra horren eraginez, 3,31 milioiko emaitza positiboa zuen Mutuako Ondare Pribatiboak 4,64 milioi euroko emaitza negatiboa izan zuen.

2005 ekitaldirako, legedi berri batek (ekainaren 10eko 688/2005 Errege Dekretua) Mutualitatearen Kanpoko Prebentzio Zerbitzuaren aktibitatea Gizartre Segurantzako Entitate Laguntzaile bezala duen aktibitatetik guztiz banatzea aginduko du. Horretarako, aktibitatea beste erakunde batek bete dezake edo Mutualitateko Ondare Pribatiboa jabe bakarra duen prebentzio enpresa bati eman diezaioke aktibitatearekin jarrai dezan.

Batzorde Nagusiak bigarren aukera aztertuko du. Onartuz gero, eta Gizarte Segurantzako Estatuko Idazkaritzak dagokion banaketa txostena onesten badu, Mutualitateko Prebentzio Enpresa berria 2005 urtean sortuko dute, eta urte horretako urtarrilaren 1etik aurrera efektu ekonomikoak izango ditu. 2005 ekitaldirako eta hurrengoetarako helburua zein den argi dago, aipatutako enpresa sortzea, kudeaketa hobetzea eta emaitza positiboak edukitzeko fakturazioa handitzea.

Amaitzeko, nabarmenduko dugu 2004ko Balantzean abenduaren 31an metatutako erreserbak 277,07 milioi eurokoak zirela Gizarte Segurantzako Ondarearen Kudeaketari dagokionez eta 14,55 milioikoak Ondare Pribatiboari dagokionez. Bi zifra horiek, bideratzen ari diren gertakizunetarako hornidurenarekin batera (92,76 milioi), gure Entitatearen kaudimenaren adierazgarri dira.


Metatutako erreserbak 277,07 eurokoak ziren Gizarte Segurantzako Ondarearen Kudeaketari dagokionez, eta 14,55 milioikoak Ondare Pribatiboari dagokionez.


2004an Entitateak hedatze eta instalazioen hobenkuntza, informatika sistemen garapen eta mutualistentzako zerbitzuak bultzatzeko politikak mantendu zituen. 15 zentrotan instalazioak zabaldu edo handitu egin zituzten, horrela 168 kudeaketa zentro eta 108 laguntza zentro izanez. 2004 ekitaldia oso ona izan da gure Entitatearentzat, aurretik aipatutako zifrekin frogatzen den bezala. Urte horretan mutualistekin eta estaldura emandako langileekin hartutako kalitate eta zerbitzu konpromisoei aurre egiten saiatu gara. Gugan jarritako konfiantza erantzuteko, gure helburua lanean jarraitzea da. Eginkizun horretan Fraternidad Muprespan lanean ari diren profesional guztiak arituko dira. Horiei beren ardura eta egindako ahalegina eskertu nahi dizkiegu.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016