fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2010 DIBERTSITATE BIOLOGIKOAREN NAZIOARTEKO URTEA

"Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2010. urtea Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urte aitortu zuen. Horrek biodibertsitatearen garrantziari buruzko kontzientziazioa mundu guztian areagotzeko balio izango du."
   

Zu zara biodibertsitatea. Arnasten duzun oxigeno gehiena ozeanoetako planktonetik eta mundu guztiko baso hostotsuetatik dator. Seguruenik, jaten dituzun fruta eta barazkiak erleek polinizatu dituzte eta edaten duzun ura ziklo global handi baten zati da (zu, hodeiak, oihanak, glaziarrak, ibaiak eta ozeanoak barne hartzen dituena).

Zure dieta ia osoa gure inguruko landare eta animalien menpe dago, arroza eta garia ematen diguten belarretatik hasi, eta inguru basatietako eta abeltegietako arrain eta haragiraino.

Zure gorputzak ehun bilioi zelula ditu eta inguratzen duen guztiarekin eta kanpoko munduarekin lotuta dago, sistema intenporal liluragarri eta konplexu baten bidez. Bere atomoak naturako izaki eta objektu guztiekin partekatzen ditu, antzinakoa eta izugarri gaztea da era berean.

Biodibertsitatea bizitza da; zure bizitza biodibertsitatea da eta biodibertsitatea zu zara.

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea

Planeta 13.000.000 espezie bizi ezberdin baino gehiagorekin partekatzen duzu. Horien artean daude landareak, animaliak eta bakteriak, eta 1,75 milioi bakarrik daude izendatuta eta sailkatuta. Aberastasun natural izugarri hori balio neurtezina duen altxorra da eta gizaki gisa duzun ongizatearen funtsezko oinarria osatzen du. Milioika bizilagun horiek taldeka eskaintzen dituzten sistemek eta prozesuek zure elikagaia, ura eta arnasten duzun airea ekoizten dute: bizitzarako funtsezko elementuak.

Gainera, beste hainbat elementu sorrarazten dituzte: altzariak, eraikinak eta erregaiak egiteko egurra eta landare materialak; klima erregulatzen duten eta uholdeak kontrolatzen dituzten mekanismoak; hondakinen birziklapena; osagai berriak eta botikak egiteko produktu kimikoak. Agian ez diozu behar adina garrantzi emango biodibertsitateari, izan ere, jakina da zure inguruan dagoela eta, batzuetan, erraza da hor dagoela, bere parte zarela eta ezin duzula bera gabe bizi ahaztea.

Biodibertsitateak zure bizitzari egiten dion ekarpena praktikoa, fisikoa eta erabilgarria izateaz gain, kulturala da. Mundu naturalaren dibertsitatea etengabeko inspirazio iturria izan da gizakiaren historian zehar, eta ohituretan, gizartearen bilakaeran eta ondasunen ekarpenean eragina izan du, baita merkataritza eta ekonomia eraikitzeko oinarrizko zerbitzuetan ere. Espezie paregabeen desagerpena galera izugarria da eta askoz ere behartsuago uzten gaitu.

Espezie ikoniko eta sinbolikoen galera ez da ezbehar kulturala bakarrik, gure biziraupena ere kaltetzen du.

Giza jarduerek naturako biodibertsitate eder eta oparoa kaltetzen dute. Basoen mozketa eta erreketa, mangladien ezabapena, laborantza intentsiboa, kutsadurak eragindako estresa, neurrigabeko arrantza eta klima aldaketaren eraginak biodibertsitatea hondatzen ari dira.



ZER DA 2010 DIBERTSITATE BIOLOGIKOAREN NAZIOARTEKO URTEA?

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea - Fraternidad Muprespa - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea

Nazio Batuek gure planeta eta bertako espezieak zaintzeko beharrari eta kontzientziazioari egindako deialdi hori lurrean dugun bizitzagatiko ospakizuna da eta baita dibertsitate biologikoak gure bizitzarentzat duen balioagatikoa ere, biodibertsitatearen aldeko ekintzetan parte hartzeko gonbidapena egin nahi diguna.

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea - Fraternidad Muprespa - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea ekimenaren atzean dauden helburuak ondorengoak dira:

  • Mundu guztia dibertsitate biologiakoa zaintzearen eta bertako mehatxuen inguruan sentsibilizatzea.
  • Erkidegoek eta gobernuek dibertsitate biologikoaren zaintzan egin dituzten lorpenen kontzientzia piztea.
  • Pertsonak, erakundeak eta gobernuak biodibertsitatearen galera geldiarazteko berehalako pausoak ematera bultzatzea.
  • Biodibertsitateak jasaten dituen mehatxuak murrizteko konponbide berritzaileak sustatzea.
  • Biodibertsitatearen garrantziari buruzko hausnarketa egitea.



INTERESATZEN ZAIT... NOLA HAR DEZAKET PARTE?

Joan...
Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Nire inguruko eta nire herrialdeko ingurumenarekin eta dibertsitate biologikoarekin lotura duten gaiei buruzko informazioa jasoz. Gaia ezagutu behar da, zerbait egin ahal izateko.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa

Joan...
Fundación Biodiversidad
Gaiari buruzko hausnarketa eginez eta biodibertsitatea zaintzen lagun dezaketen eguneroko ekintza txikiak burutuz (birziklapena, energia aurreztea, kontsumo arduratsua, etab. ). Eta, batez ere, nire ingurukoekin gaiari buruz hitz eginez. Ekintza txikienak ere balio du.

Ni biodibertsitateaz ari naiz

Joan...

Fundación Félix Rodríguez de la Fuente Ekologistak martxan
Tokian tokiko mailan parte hartuz, ingurumenaren GKEekin bat eginez eta ingurumen ekintzetarako nire burua eskainiz. Dibertsitate biologikoaren kontserbazioa nigandik hasten da.

Fundación Félix Rodríguez de la Fuente

Ekologistak martxan

Joan...

Parte hartu
Dagoeneko erakunde bat baldin badut, nire eremuko pertsonekin harremanetan jarriz eta beste erakunde batzuekin batera lan eginez, mugimendu hau hedatzeko eta ekintza berriak martxan jartzeko. Parte hartuz: Ikasiz, hitz eginez, ekinez.

CBD - Dibertsitate Biologikoaren Hitzarmena

Joan...

Facebook - 2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea
Mugimenduarekin bat eginez eta nire lagunak gonbidatuz. Partekatuz.

Facebook

   
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016