fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2011 BASOEN NAZIOARTEKO URTEA

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."

2011 Basoen Nazioarteko Urteak aukera paregabea eskaintzen du munduko baso askori eta horien baitan bizi diren pertsonei eragiten dieten arazoei buruz jendea gehiago kontzientziatzeko. Dagoeneko baso-antolakuntza iraunkorra sustatzeko hainbat esperientzia positibo eta baliagarriei buruzko informazio ona dago. Basoen Nazioarteko Urte honi esker, ahotsak bat egin eta jendearen parte-hartze handiagoa sustatuko da munduko baso-jarduera guztietan.

Basoen Nazioarteko Urtea aukera ezin hobea da basoei buruzko elkarrizketak sustatzeko eta jendearentzat basoek duten garrantzia 2011 osoan zehar ospatzeko.

Ospakizuna, beraz, erabilgarria izango da jendeak hobe uler dezan basoak planetaren garapen iraunkorraren parte direla ematen duten irabazi ekonomiko eta soziokulturalengatik eta ingurumen-alorreko onurengatik. Helburu horri eutsiz, nazioarteko ekintza sustatuko da baso-mota guztien, baita basoetan ez dauden zuhaitzen, antolakuntza iraunkorra, babesa eta garapena lortzeko.

Basoen Nazioarteko Urtean egingo diren jardueren artean dago baso-antolakuntza eta baso-soiltzea eta degradazioaren atzerapenaren aldeko estrategia praktikoei buruzko ezagutza-trukea. Jarduera horiek erraz antolatzeko, gobernuak animatzen dira euren herrialdeetan batzorde nazionalak eta koordinazio-zentroak ezartzera, baita euren ahaleginak eskualdeko eta nazioarteko eta gizarte zibileko erakundeekin batzera ere.

"Lurraren azalera osoaren % 31 estaltzen dute basoek"

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea

2011 Basoen Nazioarteko Urtearen logotipoaren helburua da “Basoak, pertsonentzat” lema ilustratu eta gure Munduko basoen antolakuntza iraunkorrean, babesean eta ustiapen iraunkorrean pertsonek betetzen duten funtzio garrantzitsua azpimarratzea. Marrazkiko elementu ikonografikoek basoek dituzten balio askotako batzuk adierazten dituzte, baita dugun ikuspegia guztiz aldatzeko beharra ere:
"basoek etxebizitzak ematen dizkie pertsonei eta habitata aniztasun biologikoari, elikagaiak dira, medikamentuak eta edateko ura eta munduko klima eta ingurumena egonkortzeko nahitaezko funtzioa betetzen dute. Elementu horiek guztiak bilduz, mundu osoan bizi garen zazpi milioi pertsonen bizirauterako eta ongizaterako basoak nahitaezkoak izatearen ideia sendotzen da".

"1.600 milioi pertsona baino gehiagoren elikagaiak basoen baitan daude"


ZERTAN DATZA ZUHAITZEN 2011 NAZIOARTEKO URTEA?

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea - Fraternidad Muprespa - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea

Urtearen inaugurazio ofiziala Nazio Batuen Egoitzan egingo da Basoei buruzko Nazio Batuen Foroaren goi-mailako bederatzigarren jardunaldietan zehar, 2011ko otsailaren 2an eta 3an; Estatuko Buruek eta ministroek parte hartzea aurreikusten da.

2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea - Fraternidad Muprespa - Laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea

Basoen Nazioarteko Urtea ekimenaren atzean dauden helburuak hauek dira:

  • Nazioan eta nazioartean baso-antolakuntza iraunkorrean dauden zailtasunei eta arrakastei buruzko sentsibilizazioa susta dezaten pertsonak animatzen jarraitzea.
  • Urtearekin lotuta dauden jarduerak egin daitezen sustatzea.
  • Urtearen ospakizuna ekintza soila baino sustapen-prozesu jarraitu baten parte gisa bultzatzea, baita baso-antolakuntza iraunkorrari dagokionez, sentsibilizazioa eta ekintzak sustatzeko lankidetza-prozesu bezala ere.

"Basoak mundu osoko 300 milioi pertsonen etxebizitza dira"


INTERESATZEN ZAIT... NOLA HAR DEZAKET PARTE?

Joan...
Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa
Nire inguruko eta nire herrialdeko dibertsitate biologikoarekin eta ingurumenarekin lotura duten gaiei buruzko informazioa jasoz. Gaia ezagutu behar da, zerbait egin ahal izateko.

Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa

Joan...
Basoen Nazioarteko Urtearen Webgune Ofiziala
2011 Basoen Urtea nola ospatuko duzun antolatzen eta kontatzen. Ekintza txikienak ere balio du.

Basoen Nazioarteko Urtearen Webgune Ofiziala

Joan...

Más arboles Fundazioa Más arboles Fundazioa
Dr. Árbol baso-aholkularitza
Ekologistak Martxan
Tokian tokiko mailan parte hartuz, ingurumenaren GKEekin bat eginez eta ingurumen-ekintzetarako nire burua eskainiz. Basoen zaintza nigandik hasten da.

Más Árboles Fundazioa

Ekologistak martxan

Apadrina un Árbol Fundazioa

Dr. Árbol baso-aholkularitza

Joan...

Mil Millones de Árboles kanpaina
Elkarlanean. "Mil millones de árboles" mugimendua zuhaitzak landatzeko PNUMAk antolatutako mundu osoko ekimena da. Herriei, komunitateei, enpresa-sektoreari, industriari, erakundeei eta gobernuei bultzatzen zaie zuhaitzak landatzeko konpromisoak hartzera. Parte hartuz: Ikasiz, hitz eginez, ekinez.

Mil Millones de Árboles kanpaina

Joan...

Facebook - 2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea
Mugimenduarekin bat eginez eta nire lagunak gonbidatuz. Partekatuz.

Facebook

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016