fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2013: Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea

2010eko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2013 Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izendatu zuen. Gainera, Uraren Munduko Eguna, 2013ko martxoaren 22a, uraren arloko lankidetzari zuzenduta egongo da.

"Ura funtsezko elementua da, eta ez zaio inoiz garrantzi gehiegi ematen. Ura da elementu komuna gure garaiko mundu mailako erronka garrantzitsuenetan, energia, elikadura, osasuna, bakea eta segurtasuna bezala. Uraren kudeaketak hainbat hondamendi gertatzeko arriskua gutxitzen lagun dezake, adibidez, lehorteak edo uholdeak. Mugaz bestaldeko arroek eta akuifero sistemek ia Lurraren gainazalaren erdia hartzen dutela kontuan izanik, uraren inguruko lankidetza ezinbestekoa da bakea lortzeko."

Irina Bokova, UNESCOko Zuzendari Nagusia.

"Mundua egarri da gose garelako"

2013 Año Internacional de la Cooperación en la Esfera del Agua

Gaur egun 7.000 milioi pertsona daude elikatzeko planetan, eta 2050. urterako 2.000 milioi gehiago egongo direla aurreikusi da. Estatistikek erakusten dutenez, pertsona guztiek egunean 2-4 litro ur edaten dute, baina "edaten" dugun uraren zatirik handiena elikagaietan dago, esate baterako, behi-okela kilo 1 ekoizteko 15.000 litro ur behar dira, eta kilo bat garik 1.500 litro "edaten" ditu.

Munduan mila milioi pertsona dagoeneko gose kronikoarekin bizi dira, eta uraren baliabideek jasaten duten presioa izugarria da. Biztanleriaren hazkundeari aurre egiteko eta denok elikagaiak eskura izatea bermatzeko, neurri jakin batzuk abiarazi behar dira, eta denok lagun dezakegu urrats hauek jarraituta:

  • Uraren erabilera hain intentsiboa egiten ez duten produktuak kontsumitu
  • Elikagaiak alferrik galtzea saihestu: inoiz ez da kontsumitzen mundu osoan ekoiztutako elikagaien % 30, eta horiek ekoizteko erabilitako ura betirako galtzen da
  • Elikagai gehiago ekoiztu, kalitate hobekoak, eta ur gutxiago erabilita
  • Elikadura osasuntsua mantendu

Horniketa katearen etapa guztietan, ekoizleetatik hasi eta kontsumitzaileetaraino, ura aurrezteko eta denok elikagaiak izateko neurriak jartzea posible da.

Eta zuk? Ba al dakizu zenbat ur kontsumitzen duzun egunero? Nola alda dezakezu zure elikadura ur gutxiago erabili ahal izateko?


2013 Año Internacional de la cooperación en la esfera del agua

ZERTAN DATZA 2013 URAREN ARLOKO LANKIDETZAREN NAZIOARTEKO URTEA?

"Nazio Batuek 2013 Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea izendatzearen helburu nagusienetakoa da "uraren arloko lankidetzaren" funtsaren inguruko ulermen bateratua banatu, aztertu eta lortzea. Ur gaietako lankidetzaz dihardugunean, uraren baliabideen kudeaketa eta erabilera baketsuaz dihardugu, hainbat mailatako eragile eta sektore desberdinekin.Praktikan, batera lan egitea da oinarria, onura komunak lortzeko helburu berarekin lan eginda."

Hans d'Orville, UNESCOko Planifikazio Estrategikoaren bulegoko zuzendari nagusi atxikia

Uraren arloko lankidetzak dimentsio bat baino gehiago ditu, besteak beste, kulturala, hezkuntzarena, zientifikoa, erlijiosoa, etikoa, soziala, politikoa, legala, instituzionala eta ekonomikoa. Beraz, funtsezkoa da gai honi diziplina bat baino gehiago kontuan edukita aurre egitea, hura osatzen duten alderdi guztiak ulertu eta ikuspegi orokor bat lortu ahal izateko.

Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtearen eta uraren munduko egunaren helburua da uraren esferaren lankidetza esparruan hobetzeko dagoen guztiaz jabetzea, baina baita uraren kudeaketa eta esleipenari dagokienez ditugun erronkak ezagutzea ere, izan ere, uraren eskaera gero eta handiagoa da behar desberdinei erantzun ahal izateko.

Uraren Munduko Eguna 1993. urtetik ospatzen da martxoaren 22an, eta urtero ur gezaren aspektu jakin bat azpimarratzen du.

 

"Uraren urritasunak muturreko pobreziaren baldintzak handitzen ditu, gabezia sozialak sortuta eta garapena galarazita"


INTERESATZEN ZAIT... NOLA HAR DEZAKET PARTE?

Informatu urarekin lotutako gaiei buruz

Antolatu eta kontatu nola ospatuko duzun 2013 Uraren arloko lankidetzaren urtea. Ekintzarik txikienak ere balio du.

Mugimenduarekin bat eginez eta nire lagunak gonbidatuz. Partekatuz.

Tokian toki parte hartuz, GKEetara batuz eta boluntario gisa nire burua eskainiz Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea ospatzearekin lotutako ekintzetan. Ura arrazoiz erabiltzen neuk izan behar dut lehena.

Atari klasikoa
COOKIE POLITIKA
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016