fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea

A/RES/66/222 ebazpenean Batzar Nagusiak Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urte izendatu zuen 2014 eta Elikadura eta Nekazaritza Erakundeari Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea gordetzeko eskatu dio, gobernuekin, Elikagaien Mundu Programarekin, Garapenerako Nazio Batuen Programarekin, Nazioarteko Nekazaritza Ikerketarako Kontsulta Taldearekin eta Nazio Batuen sistemako beste erakunde eskudun batzuekin batera, baita gobernuz kanpoko erakunde egokiekin batera ere.

"Nekazaritza garatzea beste sektore batzuk garatzea baino gutxienez bi aldiz eraginkorragoa da pobrezia arintzeko eta CO2 isuriak murrizteko ahalmen handienetako bat du."

ZEIN DA NEKAZARITZA FAMILIARRAREN NAZIOARTEKO URTEAREN HELBURUA?

2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea

Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urteak, 2014, nekazaritza familiarra eta eskala txikiko nekazaritza are gehiago nabarmentzea du helburu, mundu osoaren arreta gosea eta pobrezia desagerrarazteko eta elikagaien segurtasuna eta elikadura bermatzeko borrokan duen eginkizun garrantzitsuan biltzen baitu, bizibideak, baliabide naturalak eta ingurumenaren babesa hobetzeko eta garapen iraunkorra lortzeko, bereziki landa inguruneetan.

Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urteak, 2014, nekazaritza familiarra agenda nazionalen nekazaritza, ingurumen eta gizarte politiken erdian jarri nahi du berriz ere eta, bide horretatik, hutsuneak eta aukerak aurkitu, garapen bidezko eta orekatuago bat ekarriko duen aldaketa sustatzeko. Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urteak, 2014, eztabaida sakona piztuko du eta elkarlana bultzatuko du eskualdeetan, estatuetan eta mundu osoan, nekazari txikiek zer erronka gainditu behar dituzten ohartzeko eta ulertzeko eta nekazaritza familiarrari eraginkortasunez nola lagundu aurkitzeko.

"Eskala handiko nekazaritza espezializatuak ez bezala, nekazaritza familiarrak baliabide naturalak zaintzen laguntzen duten nekazaritza jarduera dibertsifikatuak garatu ohi ditu."
"Nekazari familiarrak funtsezkoak dira gaur egun munduaren bi behar nagusiei erantzuna emateko: hots, elikagaien segurtasuna hobetzeari eta baliabide naturalak zaintzeari."

José Graziano da Silva, FAOren zuzendari nagusia.

NEKAZARITZA FAMILIARRAREN NAZIOARTEKO URTEA IZENDATZEKO KANPAINA

2008an Munduko Landa Foroak nekazaritza familiarrari berariaz laguntzeko konpromiso bat partekatu zuen erakunde bazkide eta kolaboratzaileen artean. 2008ko otsailean, Erroman, FIDAk antolatutako Nekazarien Foroaren ondoren, lehen aldiz nekazaritzako eta landa garapeneko erakunde batzuk epe luzerako proiektu honetan elkarlanean hasi ziren.

Orduz geroztik, 5 kontinenteetako 60 herrialdetako 350 elkartek baino gehiagok (nekazarienek, landa elkarteek, etab.) ofizialki bat egin zuten Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtearen aldeko Gizarte Zibilaren Kanpainarekin. Atxikitakoen zerrenda Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtearen aldeko Gizarte Zibilaren Kanpainaren webgune ofizialean.

Kanpaina hau nazioarteko erakundeetara ere iritsi zen. Filipinetako Gobernuak egindako proposamenari jarraiki, FAOk 2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea izendatzea proposatu zuen 2011ko hitzaldian, 37. bilkura aldian.

ESPERO DIREN EMAITZAK

  • NBEk, nazioarteko erakundeek eta herrialde desberdinetako gobernuek nekazaritza familiarraren eginkizuna aintzatestea.
  • Nekazarien, artzainen eta arrantzaleen elkarteek eta elkarte indigenek botere publikoen aurrean duten oinarrizko solaskide lana indartzea.
  • Nekazaritza familiarrari etorkizun iraunkor bat emango dioten estrategiak eta politikak garatzeko plataforma nazionalak eta nazioartekoak gauzatzea, handitzea eta indartzea.
  • Landaguneak azpiegiturez eta zerbitzuez hornitzeko inbertsio publikoa handitzea.
  • Landaguneetan emakumeari pixkanaka indar handiagoa ematea, laguntza zuzeneko tresnak erabiliz (inbertsioa, kreditua, titulartasuna, etab.).
  • Lurraren jabetza modu ezberdinak eraginkortasunez arautu eta babestuko dituzten esparru juridikoak ezartzea eta jornalariei lurraren jabe izaten laguntzea.
  • Jendea trebatzeko, tokiko ezagutzak trukatzeko, gaitasunak indartzeko eta landaguneetako enpleguak gora egiteko programak ezartzea, bereziki gazteei zuzenduta.
  • Munduko, eskualdeetako eta estatuetako komunikazio sare bat eraikitzea, hiri eta landa inguruneetako gizarteen arteko elkartasun loturak indartzeko.
2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea

"Orain dela gutxira arte, maiz nekazari familiarrak gizarte politiken subjektu gisa ikusten ziren, eta ez ekoizle gisa. Gosearen arazoaren parte zirela uste zen. Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urteak pentsamolde hori aldatzen lagundu behar digu."

José Graziano da Silva, FAOren zuzendari nagusia.

INTERESATZEN ZAIT... NOLA HAR DEZAKET PARTE?

Informatu nekazaritzarekin lotutako gaiei buruz

2014an Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea nola ospatuko duzun antolatzen eta azaltzen. Ekintza txikienak ere balio du.

Mugimenduarekin bat eginez eta nire lagunak gonbidatuz. Partekatuz.

Tokiko ekimenetan parte hartuz, GKEekin bat eginez eta Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea ospatzeko antolatzen diren ekintzetan boluntario gisa lan eginez.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016