fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ADMINISTRAZIO ZERBITZUAK

Fraternidad-Muprespak kidetutako enpresentzat informaziorako Extranet zerbitzua ipini du abian; erregistratutako erabiltzaileentzako murriztutako esparrua da, eta, bertatik, hainbat zerbitzu baliatu ahal izango dira. Ondokoak nabarmendu daitezke:

  • Ezbehar Kopuruen Azterketa. Zerbitzu honek erabiltzaileari ezbehar kopuruen azterketaren inguruko txostenak emango dizkio, bai eta prozesu zerrenda ere, bai laneko gertakizunen esparrukoak, bai gertakizun arrunten esparrukoak. Zerbitzu honi esker, prozesuen txostenak eskatu ahal izango dira (Excel formatua), bai eta ezbehar kopuruen azterketa osoenak ere (Pdf formatua). Dagokion txostena prozesatu ostean, erabiltzaileari haren eskuragarritasuna jakinarazten zaio posta elektroniko bidez, eta nahi diren txostenak deskargatu ahal izango dira eskaeraren kontsultatik.
  • Prestazioan txostenak. Zerbitzu honi esker, prestazio ekonomikoekin lotutako txosten saila lortzeko aukera izango da; txosten horiek hainbat formatutan deskargatu ahal izango dira (bereziki gomendatuena Excel formatua da):
    • Parterik gabeko lan istripuen bajak.
    • Altako parte medikorik gabeko bajak (PMA).
    • Baja medikorik gabeko istripuak.
    • Baztertutako laneko istripuen espedienteak.
    • Prozesu irekien segimendua.
    • Gabealdirik ez duten prozesuak.
  • Prestazio-zerbitzuak. Zerbitzu hauei esker, bajekin eta ordainketa eskuordetuaren murrizketarekin zerikusia duten galderak egin ditzakezu on-line, hala nola jazoerak aditzera eman.
    • Kontsultatu epe bateko langileen bajak.
    • Ordainketa eskuordetuaren murrizketak.
  • Elkarketa-zerbitzuak. Zerbitzu honekin zure enpresen elkarketei buruzko datuak kontsultatu ahalko dituzu. Horren bidez, erabiltzaileak bere enpresen datuak kontsultatu ahalko ditu, hala nola hauek zein tarifarekin kotizatzen duten, eta, berriena, langileei buruzko informazioa (baita haietako bakoitzak zein istripuetarako tarifarekin (A.T.) kotizatzen duen ere).
  • Osasun laguntza eskatzeko bolanteak (VSA). Zerbitzu honekin osasun laguntza eskatzeko bolanteak (VSA) betetzeko aukera izango duzu, parte bat edo osorik.
  • Laneko istripuaren parte elektrinikora harpidetza (e-PAT).Zerbitzu honen helburua laneko istripuen parteen bidalketa (PAT) elektronikoaren harpidetza arintzea da. Extranetari esker, harpidetza kontsultatzeko, aldatzeko edota ezeztatzeko aukera ematen da.

Laneko istripuez arduratzen den Fraternidad-Muprespa mutualitatean lan egiten dihardugu gure zerbitzuen Estranetean hobekuntzak eta zerbitzu berriak zure esku jartzeko.

Zerbitzu hauek guztiak behar bezala konfidentzializatuta daude eta datu pertsonalak babesteko legeak betetzen dituzte; izan ere, Gizarte Segurantzaren eta Laneko Istripuen Mutualitateen Lankidetza Erregelamenduaren oinarri legalen pean babestutako datu-jakinarazpenak dira. Alde horretatik, zerbitzuok erabili ahal izateko, Extraneten erabiltzaile kontratua dago sinatu beharra. Eskatzen duten enpresei bidali egingo zaie. Kontratu horrek mutuaren eta enpresaren informazio jakinarazpenak indarrean dagoen legedia betez gertatuko direla bermatuko du.

Extranet zerbitzuetarako sarbideawww.fraternidad.com web orriaren hasieran dago, «Extranet zerbitzuetarako sarbidea» estekan.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016