fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

BAJA MEDIKOEN JARRAIPENA

Fraternidad-Muprespa erakundeak, antolakunde mediko/administratibo zabala duenez, norbere eta kontzertatutako zentroen asistentzia sarearekin batera, Mutualitatean erregistratutako baja medikoko prozesuen eguneroko jarraipena egin dezake, modu horretan sendatzeko behar diren egunak murriztuz. Gainera, bajan dauden gaixoen bilakaerari eta sendatzeko behar duten epeari buruzko beharrezko informazioa lortzeko tresnak eman diezazkioke enpresari.

Fraternidad-Muprespa erakundearen antolakunde mediko/administratiboak, norbere eta kontzertatutako zentroen asistentzia sarearekin batera, Mutualitatean erregistratzen diren baja prozesuen jarraipen berezia eta eraginkorra egiteko bidea ematen du, bai eta istripua izan dutenen sendabidea gainbegiratzeko ere. Izan ere, bajak irauten duen epea nabarmen murriztea lortu du.

Jarraipen horrek langileen bilakaerari eta sendatzeko behar diren epeei buruzko informazio interesgarria ematea ahalbidetzen du.

Segimendu mediko bera egiten zaie gertakizunak Fraternidad-Mupresparekin hitzartuta dauzkaten eta beren kontura diharduten langileei .

Horretarako, egunero saio klinikoak egiten dira gaixoen bilakaera aztertu ahal izateko, eta jarraitu beharreko orientabide terapeutikoari buruzko erabakiak hartzen dira.

Aldizka, Ezintasunak Baloratzeko Barne Batzordea biltzen da. Batzorde hori Zuzendaritza medikoak, Lege aholkularitzak, Prestazioen zuzendaritzak eta Gizarte laguntzak osatzen dute, eta aukera terapeutikoak ahitu diren kasuetan, min hartutakoen ondorioak eta litekeen ezintasun maila baloratu eta e.v.i.ra pasatu edo ez erabakitzen dute (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ezintasunen balorazio taldea).

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016