fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

BASOEN NAZIOARTEKO URTEKO ATZEKO PLANOAK ETA PANTAILA-BABESLEAK DOAN

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."

Gure webguneko ohiko bisitaria bazara, konturatuko zinen Fraternidad Muprespan praktikoak izaten saiatzen garela, diseinu grafiko ona gustatzen zaigula eta, batez ere, natura maitatzen eta defendatzen dugula. 3 ideia horiekin, hasiera batean zerikusirik ez dutela badirudi ere, atzeko plano eta pantaila-babesle ikusgarriak egin ditugu natura-motiboetan oinarrituak.

Aurten, 2011 Basoen Nazioarteko Urtea dela-eta, hainbat baso moten argazki eder eta ikusgarriak gehitu ditugu.

IDAZMAHAIKO ATZEKO PLANOAK BASO TROPIKALAKO ARGAZKIEKIN
Zure ordenagailuan fitxategiak deskargatu eta deskonprimitu ondoren, mahaigainen atzeko plano gisa erabili ahal izango dituzu; horietako edozeinetan saguaren eskuineko botoiarekin klik egin eta "Ezarri mahaigainen atzeko plano gisa" aukera hautatu behar duzu.

2011ko idazmahairako atzeko planoak (1024x768)

2011ko idazmahairako atzeko planoak (1280X1024)

2011ko idazmahairako atzeko planoak (1440X900) [ x ]

PANTAILA-BABESLEAK BASO TROPIKALEN ARGAZKIEKIN
Fitxategia zure ordenagailuan deskargatu eta deskonprimitu ondoren, pantaila-babesle gisa erabili ahal izango duzu; haren gainean "klik bikoitza" eginda instalatzekoa exekutatu ondoren. Desinstalatu nahi izanez gero, instalatzeko hau bera exekuta dezakezu berriro, edo kontrol paneleko "gehitu/kendu programak" aukeraren bidez ken dezakezu.


Pantaila-babesleak
Atzeko planoaren 01 adibidea - Basoen nazioarteko urtea Atzeko planoaren 04 adibidea - Basoen nazioarteko urtea Atzeko planoaren 05 adibidea - Basoen nazioarteko urtea
Atzeko planoaren 02 adibidea - Basoen nazioarteko urtea Atzeko planoaren 06 adibidea - Basoen nazioarteko urtea
Atzeko planoaren 03 adibidea - Basoen nazioarteko urtea Atzeko planoaren 07 adibidea - Basoen nazioarteko urtea
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016