fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ESCOLÁSTICO ZALDÍVAR 2804 SARIA: laneko prebentzioari, segurtasunari eta osasunari

Fraternidad-Muprespa-k "Escolástico Zaldívar" Saria sortu du 2013an, Mutualitateak gizartearekin eta enpresa mutualistekin duen konpromisoa irudikatzen duena. Langilearen ongizatea bermatu eta errehabilitaziorako, prebentziorako eta laneko osasunaren alde egiteko tresnak ematea ditu helburu, 1929an Fraternidad-en fundatzaileak, Escolástico Zaldívarrek, sortu zuen Plan Estrategikoak biltzen duen legez.

Sari hau ematean, enpresa mutualistek prebentzioaren esparruan egiten duten lana eta ahalegina aitortzen dute, baita erakusten duten sentsibilitatea eta konpromisoa ere.

Sarien helburua da, beraz, gure enpresa bazkideek froga dezatela langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko hartu dituzten neurriak eta gauzatu dituzten ekimenak edota programak, baita egun abian daudenak ere.

Saria esleipen ekonomiko batek eta Fraternidad-Muprespa-ren logoaren itxura duen brontzezko eskultura batek osatzen dute.

Escolástico Zaldívar aldizkaria

2804 - Escolástico Zaldívar sarien - IV. Edizioa ospatu ondoren, Prebentziora eta Segurtasunera bideratuak, Fraternidad-Muprespa-k atsegin handiz aurkeztu nahi dizue sarien entregaren gaineko aldizkaria.

Aldizkari digitala da eta gailu mugikorretan (Smartphone) ikusteko egokitu da, baita tablet-etan ikusteko ere. Honako aukerak eskaintzen ditu: bilaketak egitea, gizarte-sareetan partekatzea eta ordenagailuan deskargatzea (edizio osoa edo orrialde askeak).

Sariaren eskultura

Fraternidad-Muprespa-k Escolástico Zaldívar sariek sari ekonomikoaz bestelako atal bat izan dezatela nahi izan du. Hala, gure Mutualitatea irudikatzen duen eskultura egiteko ideia izan genuen.

Proiektu hau artista desgaituekin lan egiten duen GKE baten laguntzarekin burutu da. Dalma Fundazioa, hain zuzen, CONTODOARTE izeneko proiektua aurrera eraman duena. Álvaro Moreno Mazarredok egin du Fraternidad-Muprespa-rentzako eskultura, hemendik aurrera Laneko Segurtasuneko eta Osasuneko Sarien ekitaldietan mutualitatearen erakusle izango dena.

Eskulturaren sokuntza - Escoástico saria

2016 - Escolástico Zaldívar sarien IV. Edizioa – 2804

Zer dira "28/04 SARIAK"?

  • Egun bat: apirilak 28 (gaztelaniaz, 28/04).
  • Sinbolo bat: Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna
  • Helburu bat: lan-giroan segurtasuna eta osasuna bermatzea.
  • Errealitate bat: langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko ekimenen proiekturik onenak.
  • Zenbateko bat: 2.804 € modalitate bakoitzeko proiektu bakoitzerako.

Sariak hiru modalitate hauek barneratzen ditu:


  • I. KATEGORIA: Enpresa handiak.

    1. Lehen tartea: 250-1.500 langile.
    2. Bigarren tartea: 1.500 langile baino gehiago.
  • II. KATEGORIA: ETEak edo enpresa berriak (Start-Up).
  • III. KATEGORIA: Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, GKEak, autonomoak, ekonomia sozialeko enpresak, etab.

Lehen sari bakoitzak 2.804 € jasoko ditu eta, horrez gain, Mutualitatearen eskultura oroigarri bat.

Saria eskuratu ahal izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte: Fraternidad-Muprespa-ren kide izan; eskatutako dokumentuak adierazitako datan eta eran aurkeztu; sariaren oinarrietan jasotako gainerako baldintzak bete.

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2016ko martxoaren 1ean bukatuko da, biak barne.

S ariaren gaineko galderak edo dokumentuak behar bezala beteta bidaltzeko, erabili gure harremanetarako inprimakia.

2015 - Escolástico Zaldívar sarien III. Edizioa – 2804

Sariak hiru kategoria ditu; horietako bakoitzak 2.804 € eta eskultura bat jasoko ditu sari gisa:

  • Enpresa handiak.
  • ETEak edo enpresa berriak.
  • Irabazi-asmorik gabeko erakundeak, GKEak, ekonomia sozialeko enpresak, etab.

Saria eskuratu ahal izateko, enpresek baldintza hauek bete behar dituzte: Fraternidad-Mupresparen kide izatea; eskatutako dokumentuak adierazitako datan eta eran aurkeztea; sariaren oinarrietan bildutako beste baldintzak betetzea.

Eskaerak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 1ean hasi eta 2015eko martxoaren 1ean bukatuko da, biak barne.

Sariaren gaineko galderak edo dokumentuak behar bezala beteta bidaltzeko, erabili gure harremanetarako inprimakia.

2014 - Escolástico Zaldívar sarien II. Edizioa – 2804

Bigarren edizio honetan 108 proiektu arte aurkeztu dituzte gure enpresa bazkideek.

Hauek izan dira II. Edizio honetako enpresa irabazleak:
  • Enpresa handiaren kategorian: BASF Coatings, S.A.
  • ETEen eta Sorkuntza Berriaren kategorian: Aguas Municipalizadas de Alicante.
  • GKEen kategorian: Residencia de Mayores San Martín de Porres.

Aurreko edizioak

Fraternidad-Muprespa mutualitateak Escolástico Zaldívar – 2804 sarien aurreko edizioak aurkezten dizkizu; edizio bakoitzeko irabazleak ikusi ahalko dituzu.

Atari klasikoa
COOKIE POLITIKA
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016