fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAK BASOEN NAZIOARTEKO URTEAN PARTE HARTZEN DU

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."

Fraternidad Muprespan uste dugu denon ongizaterako oso esanguratsua eta garrantzitsua dela 2011 Basoen Nazioarteko Urtea mugimendua; era berean, hori bat dator gure enpresako baloreekin. Azken horien artean dago ingurumena babesteko eta defendatzeko konpromisoa, gure Kalitate eta Ingurumen Politikan adierazten den moduan Ikusi ziurtagiria eta gure Enpresaren Erantzukizun Sozialean Ikusi.

Horregatik, Fraternidad Muprespan, laneko arriskuen eta laneko gaixotasunen mutualitate honetan, Nazio Batuen proposamena babestu nahi dugu, gure planeta eta bertako basoak zaintzeko kontzientziazioaren alde.

Nazio Batuek 2011 urtea proposatu du Basoen Nazioarteko Urte gisa

Basoen Nazioarteko urtea 2011 izango zela adierazten zuen ebazpena (A/RES/61/193) onartu zuen Nazio Batuetako Batzar Nagusiak 2006ko abenduaren 20an.

NAZIO BATUEN EBAZPENA, 2011 BASOEN NAZIOARTEKO URTE GISA ONARTZEN DUENA


Gure Webgune korporatiboa egunero informazio bila dabiltzan milaka langile eta enpresa batzen dituen gune garrantzitsua da; 2011 Basoen Nazioarteko Urtearen mezua zabaltzeko erakusleiho pribilegiatu bihurtu da.

Mugimendu hori aurrera eramateko guk mezua zabaldu eta mundu guztira zabaltzen jarraitzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako gure webgune korporatiboan gehituko ditugu baso-motei buruzko informazioa eta ohiz jendearentzako egiten ditugun produktu elektronikoak:

  • Webgunean dauden irudiak (goiburu dinamikoak eta nabigazio-menuak)
  • Pantaila-babeslea
  • Mahaigainerako atzeko planoak

Basoen Nazioarteko Urtearen atzeko planoak Basoen Nazioarteko Urtearen pantaila-babeslea Basoen Nazioarteko Urtearen atzeko planoak

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016