fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

FRATERNIDAD MUPRESPAK PARTE HARTZEN DU...

"Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2010. urtea Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urte aitortu zuen. Horrek biodibertsitatearen garrantziari buruzko kontzientziazioa mundu guztian areagotzeko balio izango du."
   

Fraternidad Muprespan uste dugu denon ongizaterako oso esanguratsua eta garrantzitsua dela 2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtea mugimendua; era berean, hori bat dator gure enpresako balioekin. Azken horien artean dago ingurumena babesteko eta defendatzeko konpromisoa, gure Kalitate eta Ingurumen Politikan adierazten den moduan Ziurtagiria.

Dibertsitate biologikoa bizitza da. Dibertsitate biologikoa gure bizitza da

Horregatik, Fraternidad Muprespa laneko arriskuen eta laneko gaixotasunen mutualitatetik, Nazio Batuen proposamena, gure planeta eta bertako espezieak zaintzeko kontzientziazioaren aldekoa, babestu nahi dugu. Gure iritziz, lurreko bizitzaren eta dibertsitate biologikoak gure bizitzentzat duen balioaren ospakizun honek gu guztion parte izan behar du eta, horregatik, mutualitateak mundu guztia gonbidatzen du parte hartzera lurreko bizitza aniztasunaren babesean: biodibertsitatea.
Dibertsitate Biologikoaren Batzarra, laneko istripuen eta laneko gaixotasunen mutualitatea


Gure web korporatiboa, egunero informazio bila dabiltzan milaka langile eta enpresa batzen dituen gune garrantzitsua da; 2010 Dibertsitate Biologikoaren Nazioarteko Urtearen mezua hedatzeko erakusleiho pribilegiatu bihurtu da.


Mugimendu horri egiten diogun ekarpena mezua zabaltzea eta mundu guztia zabaltzen jarraitzera gonbidatzea da. Horretarako, gure web korporatiboa eta gaur egun egiten ditugun erabilera publikoko produktu elektronikoak erabiliko ditugu. Horietan, desagertzeko zorian dagoen espezieei buruzko informazioa gehituko dugu.
  • Web orrian sakabanatutako irudiak (goiburu dinamikoak eta nabigazio menuak)
  • Pantaila babeslea
  • Mahaigainen atzealdeak

Menuak - Biodibertsitatea Pantaila babesleak - Biodibertsitatea Pantailaren atzealdeak - Biodibertsitatea
   
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016