fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

HISTORIA

HISTORIA

1929. urtean, Bilbon, sortu zuen La Fraternidad fundazioa Escolástico Zaldívar Aguarón zuzendariak. Ondoren, urte horretan bertan, urriaren 19an, Madrilgo Gacetan (egun BOE dena) argitaratu zuten fundazioa onartu zutela.

Hasieran familia egitura zuen erakundea Espainiako hiri nagusietan nabarmen zegoen erakunde oparo izatera igaro zen 1960ko hamarkadan.

1970eko hamarkadan hasi zen benetako garapena: bulego gehiago eta ordezkaritzak ireki zituzten. 1973. urtean Habana pasealekuko Ospitale-Zentroa inauguratu zuten Madrilen, eta Bartzelonan, Zaragozan, Bilbon, Caceresen eta Kordoban laguntza eta prebentzio zentroak irekitzen jarraitu zuten.

niños

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadako lehen urteetan, Fraternidad erakundeak hedatze garai hori sendotu zuen, bai zentro berriak irekita, bai eta 14 mutualitate baino gehiago bereganatuta -batzuk lurraldean sendo ezarrita zeudenak-. Aldi berean, sinposium eta jardunaldi mordoa eginda, heziketa akademikoko eta zientifikoko garai bateko aitzindari izan zen. 1977an antolatu zuen lehenengo simposium medikoa, eta dagoeneko hamazazpi egin ditu.

1990eko hamarkada amaitutakoan, Fraternidad eta Muprespa-Mupag Previsión erakundeetako batzorde nagusiek bi mutualitateek bat egitea onartu zuten. Hartara, sortu zen erakundeak laneko arriskuen mutualitateen arloan hirugarren postua lortu zuen.

90.000 metro koadro baino gehiago ditu osasun eta administrazio instalazioetan; 129 laguntza zentro eta bulego dituen sarea ; bi ospitale-zentro Madrilen; eta mutualitateen arteko bi zentro. Horiek guztiak baliabide tekniko aurreratuenez hornituta daude; gainera, ezin dira alde batera utzi autonomia erkidego guztietako klinika eta osasun zentro hoberenekin dituzten hitzarmenak.

Hortaz, Mutualitatearen oinarrietako bat nazio mailan sendo ezarrita egotea da. Enpresekiko gertutasun fisikoak ZERBITZU PROFESIONAL hobeak eta hurbilagokoak ematea ahalbidetzen du.

Mutualitatearen lana, ezin saihestuz, kudeaketa eraginkorra eta profesionala egitea da, harekin batutako enpresei eta haien langileei tratu pertsonala eta zuzena emanez. Profesionaltasunak eta esperientziak egin dute erakundearen 84- urte hauetako jokaera nabarmentzeko modukoa izatea.

Fraternidad-Muprespa, Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea 275. zk.da, ondoko egoitza soziala duena: Plaza Cánovas del Castillo, nº 3, 28.014, Madril. IFZ, berriz, ondokoa: G82287228.

subir

LANEKO ISTRIPUEN MUTUALITATEEI BURUZKO INFORMAZIO INTERESGARRIA

Zer da Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea?

Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak izaera pribatuko enpresarien erakundeak dira, irabazteko asmorik gabekoak; helburu bakartzat dute Gizarte Segurantzaren kudeaketarekin laguntzea, eta lurralde nazional osoan zehar lan egiten dute. Hainbat prestazio hartuko dira kontuan kudeaketan laguntzerakoan.

Laneko Istripuen Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea batzuk hauek dira:

  • Kideek erantzukizun mankomunatua hartzen dute, 35/2015 Legean ezarritako kasuetan eta ondorioak kontuan hartuta.
  • Enpresariak, bere borondatez, urteko aldika Mutualitatearekin edo Gizarte Segurantzako Kudeaketa Erakundeekin (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, Osasun Institutu Nazionala, Gizarte Zerbitzuetako Institutu Nazionala) laneko istripuen estaldura formalizatzeko aukera du.
  • Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa eratzen da eta haren zaintzaren eta tutoretzaren pean funtzionatzen du.
  • Mutualitateak ondasunak eskuratzeko, kargatzeko edo besterentzeko eta era guztietako egintzak edo kontratuak egiteko edo eskubideak edo ekintzak baliatzeko gaitzen dituen berezko nortasun juridikoa.
  • Kontabilitatea Gizarte Segurantzako Kontabilitate Plan Nagusiak zuzentzen du, eta kudeaketaren kontuen berri eman behar zaio Gizarte Segurantzako Auditoria Nagusiari eta Kontuen Epaitegiari.
  • Urteko aurrekontuak Estatuko Aurrekontu Orokorren barruan integratzen dira, Gizarte Segurantzaren atalean.
  • Zerbitzu, hornikuntza eta obren kontratazioa Sektore Publikoko Kontratuen Legean dago artikulatuta.

subir

Nola funtzionatzen du...?

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitateak, bere ohiko jarduera gauzatzerakoan, esparru pribatuko (enpresa elkartuak eta hornitzaileak) zein publikoko (Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa, GSIN, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia edo Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusia) hizketakideekin elkarlanean aritzeko beharra eta betebeharra ditu.

Istripuen mutualitate desberdinek enpresa eta langile autonomo guztien eskura jartzen dituzte beren zerbitzuak, kostu komertzialak sortzea saihestuz, eta haiek erabakiko dute mutualitate batekin batzea edo hari atxikitzea eta estalduraren irismena, eta horren berri emango diote Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari.

Enpresak Mutualitatearekin bat egitean, azken horrek enpresak bere langileengatik kotizatutakoari dagozkion kuotak jasotzen ditu Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusitik. Horrez gain, aldi berean, kontratuak iraun bitartean, enpresak hitzartutako zerbitzuak baliatzen ditu (osasun zerbitzuak, zerbitzu ekonomikoak, etab.)

Mutualitateak enpresa eta langileei bere zerbitzuak eskaintzeko jardueran, bere baliabideak (giza baliabideak zein baliabide fisikoak) eta kanpo hornitzaileen baliabideak erabili behar izaten ditu; azken horiek kontratatzeko, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legeakezarritako jarraibideak betetzen dira.

Azkenik, Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioao lankidetza zuzenean oinarrituta, eta funtzionamendu zuzena ziurtatzeko xedez, Mutualitateak:

  • Kontuen urteko kontu-ikuskapena pasatzen du Gizarte Segurantzako Kontu-hartzailetza Nagusiaren aldetik.
  • Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioa ebazpen eta dekretuen arabera jarduten du.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalarekin koordinatuta lan egiten du prestazio ekonomikoen kudeaketan eta administrazioan.
  • Osasun Zerbitzu Publikoarekin koordinatzen da gertakizun arrunten ondorioz eragindako aldi baterako ezintasunen kudeaketa.
subir

Zer esan nahi du batuta egoteak...?

Enpresa baten batze egoera bete beharrekoa da, berdin dio Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitatea Segurantzako Institutu Nazionalarekin (GSIN) gauzatzen den. Enpresaren edo langile autonomoaren eta mutualitatearen arteko batze harremana lehenengoek Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari eskaera eginda gauzatzen da, eta desberdin izaten da haien egoeraren arabera:

Enpresaren batzeak irismen desberdinak izan ditzake:

  • (Nahitaezkoa) Laneko istripu gertakizunen eta laneko gaixotasunen kudeaketa, osasun eta ekonomia aldetik.
  • (Aukerakoa) Gertakizun arrunten ondoriozko aldi baterako ezgaitasunarengatiko prestazio ekonomikoaren kudeaketa.

Langile autonomoen kasuan, modu batean edo bestean estaliko da langilea zein autonomo mota den kontuan hartuta. Langile autonomoaren estatutu berriarekin eskuratutako eskubideen laburpena.2013ko irailean izandako eguneratzeari jarraiki ezarriko da.

Aurrekoa kontuan hartuta, Fraternidad Muprespa mutualitatearekin batuta egoteak enpresari ez dakarkio inolako gastu gehigarririk, izan ere, mutualitateak bere jarduera gauzatzeko jasotzen dituen kuotak Diruzaintza Nagusiak eginiko diru-bilketatik datoz. Beraz, laneko istripu gertakizunaren estaldura Gizarte Aseguruen ordainketa kontzeptuan eginiko laneko istripuen eta laneko gaixotasunen kotizazioak darama. Gertakizun arrunten ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoa aukeratuz gero, enpresak ordaindutako gertakizun arrunten kuotaren ehunekoak darama. Nolanahi ere, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusia da mutualitatearen zenbatekoak zuzenean transferitzeaz arduratzen dena.

subir
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016