fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

LANEKO ISTRIPUENGATIK ETA LANEKO GAIXOTASUNENGATIK KOTIZATZEKO TARIFA

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, abenduaren 28ko 42/2006 Legea indarrean jarri ostean, enpresek Gizarte Segurantzan kotizatzeko sistema aldatu zen, eta prima tarifa berria sortu laneko istripuengatiko eta laneko gaixotasunengatiko kotizazioetarako.

2013ko urtarrilaren 1ean eragina izanda eta indarraldi mugagabearekin, 2013ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko eta aurreko tarifak eguneratzen dituen (26/2009 Legea) 17/2012 Legea, taula hauetan ikus daitekeen bezala:

Hauek dira, 2010erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 26/2009 Legeak xedatutakoaren arabera, beregaineko langile edo autonomoei aplikatzen zaien kotizazio tasa zehazten duten irizpideak:

  • I. Taulan aurreikusitakoa erreferentzia gisa hartzea, langileak egiten duen jarduera ekonomiko nagusiari dagokionez.
  • Beregaineko Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezi bakarrean sartuta egonda jarduera bat baino gehiago egiten badituzte, kotizazio tasa aplikagarria langileak egiten dituen jardueretarako ezarrita daudenetan altuena izango da.
  • Aurreko arauan zehaztutakoa gorabehera, soldatako langileak egindako lana edo haren egoera II. Taulakoren batekin bat baldin badator, kotizazio tasa aplikagarria Taula horretan zehaztutako lanbide edo egoerari dagokiona izango da, betiere enpresaren jarduerari dagokiona ez baldin bada.

Hurrengo taulan 2014ko eta aurreko urteetako tarifen arteko aldaketak ikus daitezke:

JARDUERA ETETEAGATIKO TARIFA

2015n, jarduera amaitzeagatiko babesari zegokion kotizazio-tasa % 2,20koa izan zen (autonomoaren kotizazio-oinarriari aplikagarria). Jarduera amaitzeagatik babes-sisteman barne hartzen diren langile autonomoei portzentajezko 0,5 puntu murriztuko zaie kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasunaren kotizazioan.

Dena dela, jarduera amaitzeagatiko babesari dagokion kotizazio-tasa urtero ezarriko da Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean

ESTEKAK


Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016