fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

LANEKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN POLITIKA

Joan den 2016ko irailaren 13an, Fraternidad-Muprespako Zuzendari Kudeatzaileak Laneko Segurtasun eta Osasun Politikaren bertsio berria onartu eta sinatu zuen. Desgaitasunen bat dutenen kolektiboari erreferentzia egiten dioten aipamen zehatzak txertatu dira. Gure jardueran aintzat hartzen ziren, baina orain arte ez zegoen berariazko aipamenik.

Gure Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Politika berriak hurrengo puntuak biltzen ditu:

  • Pertsonak dira oinarrizko eta funtsezko elementuak gure erakundean. Enpresaren betebeharra da pertsonen osasuna eta ongizatea bermatzea, prebentziorako mekanismoak eratuz, eta ahalegin guztiak egin beharko ditu laneko arriskuen aurrean politikarik eraginkorrenak garatzeko.
  • Zuzendaritzak bere gain hartzen du osasunerako kaltegarria den guztia saihesteko konpromisoa. Eta horretarako, gure jardueretan izandako lan-arriskuak ahalik eta gehien eliminatzeko edo gutxitzeko beharrezko neurriak hartuko dira, betiere, Fraternidad-Muprespako langileen arteko banakako desberdintasunak aintzat hartuta.
  • Konpromisoa hartzen dugu LAPri dagokionez aplikatu beharreko lege-baldintza guztiak betetze aldera lan egiteko eta gai horri dagokionez erakundeak gehitzen dituen bestelako baldintzak betetzeaz arduratzeko, hala nola, pertsona desgaituak gizarteratzeko.
  • LAPren kudeaketa sistema zabalik dago gure langileek era aktiboan parte har dezaten, hobetzeko dituzten iradokizunak gehituz, etengabeko hobekuntza sustatzeko asmoz. Etengabe hobetzeko dugun konpromisoa dela eta, LAPren kudeaketa sistema eta LAPren jarduera eraginkorragoak lortzeko ahaleginak egingo ditugu.
  • Gure LAPren kudeaketa sistemaren esparruan, prebentzio-bikaintasuna sustatzen dugu prebentziorako helburuak ezarriz, kuantitatiboak ahal den neurrian, lan-arriskuen ebaluazio sistematiko eta aldizkakoan antzeman diren hobetzeko alderdiei dagokienez.
  • Ahaleginak egingo ditugu LAPren inguruko banakako betebeharren gainean langileak sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko.
  • LAPren politika nahiz Prebentzio Plana gure erakundean zabalduko ditugula bermatzen dugu, korporazioko intranetean argitaratuz. Eta LAPren politika korporazioaren webgunean argitaratu eta interesdunen eskura jarriko dugula ere bermatzen dugu.
  • Aldizka inplementatu eta berrikusiko dugu LAPren politika, lan arriskuen natura eta garrantzia kontuan izanik egokia izaten jarraitzen duela ziurtatzeko.

LAP politika honek aurrekoak baliogabetzen ditu. Fraternidad-Muprespako zuzendari kudeatzaileak sinatzen duenean sartuko da indarrean.

OHSAS kudeaketa sistema ezarriz, geure prebentzio zerbitzuak eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetu nahi dugu, baita gure langileen segurtasuna eta osasuna bermatu eta finkatu ere. Guztion parte-hartzearekin, bai Enpresako Zuzendaritzarenarekin bai gainontzeko langileenarekin, modu eraginkorragoan txertatuko da Mutualitatean lan-arriskuen prebentzioa.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016