fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

NEKAZARITZA FAMILIARRA

A/RES/66/222 ebazpenean Batzar Nagusiak Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urte izendatu zuen 2014 eta Elikadura eta Nekazaritza Erakundeari Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea gordetzeko eskatu dio, gobernuekin, Elikagaien Mundu Programarekin, Garapenerako Nazio Batuen Programarekin, Nazioarteko Nekazaritza Ikerketarako Kontsulta Taldearekin eta Nazio Batuen sistemako beste erakunde eskudun batzuekin batera, baita gobernuz kanpoko erakunde egokiekin batera ere.


ZER DA NEKAZARITZA FAMILIARRA?

2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea

Nekazaritza familiarrak familian oinarritutako eta landa garapenaren zenbait arlorekin erlazionatutako nekazaritza jarduera guztiak barne hartzen ditu. Nekazaritza familiarra familia batek kudeatzen eta eramaten duen eta nagusiki familia horretako kideen (emakume eta gizonen) eskulanean oinarrituta dagoen ekoizpena (nekazaritzakoa, basokoa, arrantzakoa, artzaintzakoa eta akuikulturakoa) sailkatzeko modu bat da.

Bai garapen bidean dauden herrialdeetan bai herrialde garatuetan, nekazaritza familiarra elikagaiak ekoizteko bide nagusia da.

Estatuan nekazaritza familiarra ondo gauzatzeko funtsezko zenbait faktore daude, besteak beste, honako hauek: ezaugarri agroekologikoak eta lurraldearen ezaugarriak, araudia, merkatuen, lurraren, baliabide naturalen, teknologiaren, zerbitzu osagarrien eta finantziazioaren eskuragarritasuna, ezaugarri demografiko, ekonomiko eta soziokulturalak eta trebakuntza espezializatua.

Nekazaritza familiarrak eginkizun garrantzitsua du gizartean, ekonomian, ingurumenean eta kulturan.

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA NEKAZARITZA FAMILIARRA?

  • ELIKADURA BERMATZEN DU
    MUNDUKO ELIKAGAIEN % 70 NEKAZARI FAMILIARREK EKOIZTEN DITUZTE
    • Funtsezkoa da gosearen eta malnutrizioaren aurka borroka egiteko.
    • Askotan nekazaritzako ustiategi txikiak produktiboenak eta iraunkorrenak izan ohi dira kontsumitutako lur eta energia unitateko.
  • ONGIZATEA DAKAR
    MUNDUKO FAMILIEN % 40k NEKAZARITZA FAMILIARREAN DUTE BIZIBIDEA
    • Garapen bidean dauden herrialdeetako landa inguruneko 3.000 milioi biztanleetatik 2.500 milioi nekazaritzan diharduten familietako kide dira.
    • Gainera, landaguneetako biztanleria orekatzen, balio kultural eta historikoak babesten, errenta ematen eta kontsumoa bultzatzen ere laguntzen du.
  • POBREZIA ERAGOZTEN DU
    BESTE EKOIZPEN SEKTORE BATZUK BAINO GUTXIENEZ BI ALDIZ ERAGINKORRAGOA DA POBREZIA ERAGOZTEN
    • Nekazaritzak eragindako BPGd-ren gorakada beste sektore batzuek eragindakoa baino bi aldiz eraginkorragoa da pobrezia eragozten.
    • Nekazaritza ekoizpena eta landa eremua handitzeak hirialdeko pobreei mesede egiten die, elikagaiak ugaritzen direlako eta hurbilago daudelako.
2014 Nekazaritza Familiarraren Nazioarteko Urtea
  • BIODIBERTSITATEA BABESTEN DU
    TOKIKO BARIETATEEI EUSTEKO AHALMEN HANDIA DU
    • Historian, 7.000 landare inguru erabili ditugu oinarrizko beharrei erantzuteko. Gaur egun gehienez 150 espezie lantzen dira merkaturatzeko; horietatik 30 giza dietaren kaloria ekarpenaren % 90 dira eta lau besterik ez (arroza, garia, artoa eta patata) kaloria ekarpen horren erdia baino gehiago dira.
    • Nekazaritza familiarrak, nekazaritzan dibertsitatea sortzeaz gain, dibertsitatea zaintzen ere lagun dezake, ingurune ezberdinetara ondo egokitutako askotariko haziak eta bertako ganadu arrazak erabiliz.
  • EMAKUMEA ERE EKOIZLEA DA
    EMAKUMEAK NEKAZARITZAKO ESKULANAREN ERDIA INGURU DIRA GARAPEN BIDEAN DAUDEN HERRIALDEETAN
    • Gehienetan, emakumeak kozinatu eta janaria mahaira eramaten du, baserriko produktuak merkatura eramaten ditu eta familiaren osasunaz arduratzen da. Seme-alabez erditzen da eta nagusiki berak hezten ditu.
    • Emakumeak nekazaritzako eskulanaren zati handi bat dira garapen bidean dauden herrialdeetan, FAOren arabera % 43 eta UNIFEMen arabera, berriz, % 60-80 bitartean.
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016