fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

NOLA ELKAR DAITEKE FMrekin BESTE MUTUALITATE BATEKIN ELKARTUTA DAGOEN ENPRESA BAT?

 Emateko pausoak hauexek dira:

1. Kontingentziak estaltzen dizkion entitateari (mutualitateari) baja eskatzea, elkartzeko agiria iraungitzen den eguna baino gutxienez hilabete lehenago, ondokoen bidez:

  • Arrazoitutako baja eskatzeko gutuna. [1]
  • Enpresa-batzordearenganako txosten eskaera. [2]
  • Enpresaren batzordearen edo langileen ordezkariaren txostena. [3]

2. Eskaera honen ildotik, entitate horrek dagokion baloratutako baja-ziurtagiria emango du.

3. FMrekin elkartzeko proposamen agiria betetzea. [4]

4. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean aurkeztea:

  • Aurreko erakundeak emandako baja-ziurtagiria.
  • Enpresa-batzordearen edo langileen ordezkariaren txostena.
  • FMrekin elkartzeko proposamena.

Izapideak egin ondoren, aldaketak ziurtagirian agertzen den baja-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak

 

 

 

 

Nola estali gertakizun arruntak ere?


Eman behar dituzun pausoak hauexek dira:

1. Dagokion Elkartze Proposamen Eranskina bete behar da, halako gertakizuna estaltzeko. (5)

2. Eskaera hori eman behar da FMn, izapidetzeko.

 

Emateko pausoak direla-eta edozein zalantza edukiz gero, harremanetan jar zaitez hurbilen daukazun FM zentroarekin (telefonoz edo bertara joanez) edo gurekin kontaktatu gure Web Arreta Leihatilan.





Zure enpresa beste egoera hauetakoren batean al dago?

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016