fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

Nola izapidetu behar da edoskitze naturaleko arriskuagatiko prestazioa?

IZAPIDEAK

1.Langileak enpresariari jakinarazi behar dio edoskitze naturaleko garaian dagoela. Horretarako, txosten medikoa eskatu beharko dio Osasun Zerbitzu Publikoari (pediatra edo familiako medikua). Bertan, pazientea edoskitzaro naturalean dagoela jarri beharko du, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 26. artikuluan zehaztutako ondorioetarako.

2. Enpresariari bere egoeraren berri eman ondoren, lanpostua langilearen egoerarentzat arriskutsua izan badaiteke, enpresariak beharrezko neurriak hartu beharko ditu edo, hala badagokio, langilea lanpostuz aldatu beharko du.

Baldintzak edo lanorduak egokitzea ezinezkoa denean, edo, egokituta ere, lanpostuaren baldintzek langilearen edo bularreko haurraren osasunean eragiten dutenean, langileak arriskuaren ziurtagiri medikoa eskatu beharko dio mutualitateari. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Edoskitzaroko arriskuengatiko prestazioa jasotzeko eskaeraren formularioa [FED-0033-REL01]
  • NANaren fotokopia (bi aldeetatik)
  • Dagozkion xedeetarako PFEZ inprimakia (Zerga Agentziaren 145. eredua) [FM-FORM-3.0]
  • Edoskitzaro naturalaren egoera egiaztatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoaren txosten medikoa
  • Bularreko haurra inskribatuta duen familia liburua
  • Enpresak egindako arrisku egoeraren aitorpena [FED-0031-REL03]
  • Lanpostuaren ebaluazioa (martxoaren 6ko 295/2009 EDren bigarren xedapen gehigarria eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 16.2 artikulua)

3.Eskaera jaso ondoren, langileak kontsulta izango du mutualitateko mediku batekin. Mediku horrek arrisku egoera onartzen edo atzera botatzen duen ziurtagiri medikoa egingo du.

4.Mutualitateko medikuak edoskitze naturalerako arriskuren bat dagoela uste badu, une horretatik aurrera enpresariak lan kontratua bertan behera utzi ahal izango du, eta langileak edoskitze naturaleko arriskuengatiko prestazioa eskatu ahal izango du, honako dokumentazio gehigarria entregatuta.

Besteren konturako langilea:

Bere konturako langilea edo autonomoa:

  • Azken hiru kuoten ordainagirien fotokopia [1]
  • Jarduketa egoeraren aitorpena

5.Dokumentazioa jaso ondoren, eta prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen baditu, mutualitateak ebazpen bat igorriko du, edoskitzaro naturaleko arriskuengatiko prestazioa emanez, eta hileroko ordainketari hasiera emango dio, hori deuseztatzeko legezko arrazoirik sortu ezean.

6. Prestazioari bere horretan eusteko, langileak edoskitze naturalarekin jarraitzen duela egiaztatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoaren txosten mediko bat aurkeztu beharko du hilero mutualitatean.

Edoskitzaro naturaleko arriskuengatiko prestazioaren izapideak egiteko gida

[1] Kuotak ordaintzeko betebeharrak dituzten besteren konturako langileek ere aurkeztu beharko dituzten dokumentu horiek.

DESKARGAK

FED-0033-REL01 ered.

FED-0031-REL03 eredua

Besteren konturako langilea:

FED-0032-CEBC01 eredua

145 FM-FORM-3.0 eredua

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016