fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

NOLA IZAPIDETU BEHAR DA HAURDUNALDIKO ARRISKUENGATIKO PRESTAZIOA?

IZAPIDEAK

1. Langileak enpresariari jakinarazi behar dio haurdun dagoela. Horretarako, txosten medikoa [FED-0024-REL02] eskatu beharko dio Osasun Zerbitzu Publikoari (ginekologoa edo familiako medikua). Bertan, pazientea haurdun dagoela eta erditzearen aurreikusitako data adierazi beharko dira, Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 26. artikuluan zehaztutako ondorioetarako.

2.Enpresariari haurdun dagoela jakinarazi ondoren, lanpostua langilearen egoerarentzat arriskutsua izan badaiteke, enpresariak beharrezko neurriak hartu beharko ditu edo, hala badagokio, langilea lanpostuz aldatu beharko du.

Baldintzak edo lanorduak egokitzea ezinezkoa denean, edo, egokituta ere, lanpostuaren baldintzek haurdun dagoen langilearen edo fetuaren osasunean eragiten dutenean, langileak arriskuaren ziurtagiri medikoa eskatu beharko dio mutualitateari. Horretarako, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

  • Haurdunaldiko arriskuengatiko prestazioa jasotzeko eskaeraren formularioa [FED-0033-REL01]
  • NANaren fotokopia (bi aldeetatik)
  • Dagozkion xedeetarako PFEZ inprimakia (Zerga Agentziaren 145. eredua) [FM-FORM-3.0]
  • Haurdunaldia egiaztatzen duen eta erditzearen aurreikusitako data zehazten duen Osasun Zerbitzu Publikoaren txosten medikoa [1] [FED-0024-REL02]
  • Enpresak egindako arrisku egoeraren aitorpena [FED-0031-REL03]
  • Lanpostuaren ebaluazioa (martxoaren 6ko 295/2009 EDren bigarren xedapen gehigarria eta Laneko Arriskuen Prebentziorako Legearen 16.2 artikulua)

3. Eskaera jaso ondoren, langileak kontsulta izango du mutualitateko mediku batekin. Mediku horrek arrisku egoera onartzen edo atzera botatzen duen ziurtagiri medikoa egingo du.

4. Mutualitateko medikuak haurdunaldirako arriskuren bat dagoela uste badu, une horretatik aurrera enpresariak lan kontratua bertan behera utzi ahal izango du, eta langileak haurdunaldiko arriskuengatiko prestazioak eskatu ahal izango ditu, honako dokumentazio gehigarria entregatuta.

Besteren konturako langilea:

5. Dokumentazioa jaso ondoren, eta prestazioa eskuratzeko baldintzak betetzen baditu, mutualitateak ebazpen bat igorriko du, haurdunaldiko arriskuengatiko prestazioa emanez, eta hileroko ordainketari hasiera emango dio, hori deuseztatzeko legezko arrazoirik sortu ezean.

Fraternidad-Muprespa mutualitateak (Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea) bazkideei eskaintzan dien zerbitzua hobetze aldera, Ordainketa Zuzeneko eskaeraren izapideak arintzeko behar den dokumentazioari buruzko informazio hau jarri dugu zuen eskura.

[1] Osasun Zerbitzu Publikoaren txosten medikoa ez bada mutualitatearen eredu ofizialari jarraiki egiten, haurdunaldiari egotz dakiokeen arazorik ez dagoela edo egon ez dela egiaztatzen duten txosten mediko eta segimendu ginekologiko guztiak aurkeztu beharko dira.

[2] Kuotak ordaintzeko betebeharrak dituzten besteren konturako langileek ere aurkeztu beharko dituzte dokumentu horiek.

subir

DESKARGAK

FED-0033-REL01 eredua

FED-0024-REL02 eredua

FED-0031-REL03 eredua

FED-0032-CEBC01 eredua

145 FM-FORM-3.0 eredua

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016