fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

NOLA IZAPIDETU BEHAR DA JARDUERA UZTEA?

ESKAERA ETA SORRERA

Jarduera legez amaitu eta CATA babesaren aitorpena lortu nahi duten autonomoek beren Mutualitateari eskatu beharko diote jarduera amaitu eta hurrengo hilabeteko azken egunera arte.

CATA babesaren aitorpenak eskubidea ematen du CATA babesa eta CATA kotizazioa izateko, jarduera amaitu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera, baldin eta eskaera epe eta modu egokian egin bada.

Salbuespena: aurrez kendutako eskubide bat berriz eskuratu nahi denean, eskaera aurkezteko 15 egun balioduneko epea izango du eskubidea kentzeko motiboa amaitzen den datatik hasita, eta aitorpenak eskubidea emango dio CATA babesa izateko berreskuratze-eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

Ezarritako epearen ondoren aurkezten bada eskaera, eta betiere autonomoak aurreikusitako lege-baldintzak betetzen baditu, CATA babesa jaso ahal izango du eskaera aurkeztu duen egunetik aurrera, eta CATA babes eta CATA kotizaziotik deskontatuko dira epea amaitu zen egunetik eskaera aurkeztu zen egunera arte igarotako egunak.

Eskaera Mutualitatean egin beharko da, eta hurrengo inprimaki hau bete beharko da. Gainera, honako zinpeko adierazpen hau eta behar den dokumentazio guztia eraman beharko da.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016