fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

Prestazio bereziak

Prestazio bereziak laguntza ekonomikoak dira, itzuli behar ez direnak, Gizarte Segurantzak lan istripuren bat edo lanbide gaixotasunen bat jasan duten eta, inguruabar pertsonal, ekonomiko edo familiarrak tarteko, premia handiagoa duten langileentzat dituen arauzko prestazioak osatzera bideratutakoak (langilea hiltzen bada, laguntza hauek haren ezkontide, guraso, seme-alaba eta gainerako odolkidetasun edo kidetasun ahaideei emango zaizkie).

Honako laguntza ekonomiko hauek eska daitezke, adibidez:

  • Ospitaleratutako lesionatuen laguntzailearen gastuak.
  • Etxebizitzaren egokitzapena, baliaezintasun kasuan.
  • Ibilgailuaren egokitzapena, baliaezintasun kasuan.
  • Prestatzeko eta lanera berregokitzeko ikastaroak.
  • Seme-alabak zaintzeko eta haien ikasketetarako laguntza.
  • Lesionatuarentzako etxeko laguntza.
  • Heriotza kasuan, aberriratze gastuak.

Fraternidad-Muprespak urteko aurrekontu bat du jasotzen diren prestazio berezien eskaerei erantzuteko.

Laguntza-eskaerak Prestazio Berezien Batzordeak ebaluatu eta ebatziko ditu. Batzorde hori enpresaburu elkartuen eta ordezkaritza handieneko sindikatuei loturiko eta babestutako langileen ordezkariak dituen organo paritario bat da.

Prestazio bereziak langileak berak, haren familiartekoek, enpresako langileen ordezkariek edo enpresak berak eskatu ahal izango dituzte ondorengo inprimakiaren bidez.[FED-0054]

Deskargatu

FED-0054 Prestazio Bereziak eskatzeko inprimakia
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016