fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

TARIFEN AHOLKULARITZA ZERBITZUA

Fraternidad-Muprespa bere kideen esku jarri du aholkularitza zerbitzua, laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik kotizatzeko primen tarifa berriak aplikatzerakoan sor daitezkeen zalantzak argitze aldera. Primen tarifa berria abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarriaren arabera ezarri da, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena. Gero, xedapen hori aldatu zuen 2010eko urtarrilaren 1tik aurrera 2010. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 2009ko abenduaren 23ko 26/2009 Legearen zortzigarren azken xedapenak.


Zalantzak argitzeko zure datuak adierazi beharko dituzu hurrengo galdetegian eta ahalik eta azkarren Fraternidad-Muprespak mezu elektroniko bat bidaliko dizu azalpenekin.

Gogoan izan zerbitzu hau Fraternidad-Mupresparen kideek erabil dezaketela. Hori dela eta, zure enpresako datuak (izena eta IFK) eta zure posta-helbidea idaztean arreta berezia jarri beharko duzu, hala, Fraternidad-Mupresparen datu-baseetan bazkidea zarela ziurtatzen dugunean, zerbitzua behar bezala emango dizugu.

Primen aholkularitza zerbitzua

Laneko istripuengatik eta laneko gaixotasunengatik kotizatzeko primen tarifa berriak aplikatzeko orduan sor litezkeen zalantzak argitzeko aholkularitza zerbitzua jarri du Fraternidad-Muprespa bere kideen esku. Horretarako, ondorengo galdetegia bete behar da.
Jarri harremanetan gurekin


Ohar garrantzitsua:Abenduaren 28ko 2007. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren 42/2006 Legean zehaztutakoaren arabera, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiari dagokio esklusiboki hobarien tarifa berriaren aplikazio tasa zehaztea. Beraz, posta elektronikoko aholkularitza-zerbitzu horren bidez ematen diren erantzunak aholku gisa besterik ez dira hartu behar, ez baitira lotesleak bi aldeentzako, ezta Diruzaintzaren aurrean ere.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016