fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

URA DENONTZAT

2010eko abenduan, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2012 izendatu zuen 2012: Denontzako energia iraunkorraren nazioarteko urtea
2013: Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea

Uraren arloko lankidetza

Nazioarteko erkidegoak baliabide hidrikoen esparruan duen eginkizun nagusia hartutako betebeharrak pertsonen, ekosistemen eta oro har biosferaren onerako ezinbestekoak diren lurreko ekintza zehatzetan eraldatzea da.

Parte hartzen duten alderdi guztiek uraren kudeaketan lankidetzan jarduteko aukerak sustatzeak eta lankidetza honen erronkak eta onurak hobeto ulertzeak herrialdeen artean elkarrenganako errespetua, ulermena eta konfiantza dakartza, eta bakea, segurtasuna eta hazkunde ekonomiko iraunkorra sustatzen ditu.

 

Uraren arloko lankidetzaren onurak

2013: Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea

Historiak askotan erakutsi du urak bizi iturri gisa duen berezko izaera pizgarri boteretsua dela lankidetzarako eta elkarrizketarako, parte hartzen duten alderdi desberdinak bilduz, baita elkarrengandik gehien aldentzen diren ikuspuntuak dituztenak ere. Gero eta maizago, urak batu egiten ditu pertsonak eta gizarteak, eta ez banatu.

"Ura funtsezko elementua da, eta ez zaio inoiz garrantzi gehiegi ematen.

Lankidetzaren onurek barne hartzen dituzte aldameneko lurraldeekiko tentsio eta liskarrak murriztearekin batera saihestutako kostuak. Uraren kudeaketa dela eta estatuen arteko harreman tirabiratsuak eskualdeen lankidetza eragoztera irits daitezke beste esparru batzuetan: merkataritza, garraioa, telekomunikazioak eta lan merkatuak. Adibide garbiak dira Éufrates, Indo eta Jordania arroen kasuak.

Arro mailako lankidetzak teknika eraginkorrak susta ditzake ura biltegiratu eta banatzeko, ureztatze azalera gehituz.

 

Ingurumenaren garapenerako eta iraunkortasunerako lankidetza

2013: Uraren arloko lankidetzaren nazioarteko urtea

Ura ezinbestekoa da garapen iraunkorrerako; ura baliotsua da gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan, eta gizarte, ekonomia eta ingurumen esparru sendo eta integral batean kudeatu behar da. Ibaian gora zein behera, tartean diren alderdiek uraren kudeaketa arloko erabakietan parte hartu beharko dute. Ezinezkoa da ekosistema orekatu baten osotasunari eustea baliabide hidrikoak kudeatzeko estrategia globalik gabe. Guk guztiok ibaien eta haiei loturiko ur masen inguruko ingurune komunak babesteko ardura partekatzen dugu.

Urak pobrezia arintzen laguntzen du modu askotan; adibidez, saneamendu eta ur hornikuntza zerbitzuen bidez, besteak beste. Ur kantitate eta kalitate egokiek hobetu egiten dute osasuna eta, beharrezko unean aplikatuta, lurraren, eskulanaren eta beste aktibo batzuen emankortasuna handitzen laguntzen dute. Helburu hauek lorgarriak dira, eta ur eta saneamendu baldintza txarren ondorioz berez saihets daitezkeen gaixotasunak dituzten pertsonak artatzeko beharrezkoa den osasun laguntza ematea baino askoz ere gutxiago kostako lirateke. Gobernu bakoitzak lege esparru sendo bat eta ezarpen egitura bat eskaini beharko lituzke bere baliabide hidrikoen erabilera gidatzeko.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016