fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ZER DA HAURDUNALDIKO ETA EDOSKITZE NATURALEKO ARRISKUA?

Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera, haurdunaldiko arriskuen eta edoskitze naturalaren ondoriozko prestazio ekonomikoa laneko gertakizun baten ondoriozko prestaziotzat joko da.

Prestazio ekonomikoaren helburua langilearen kontratua haurdunaldiko arriskuen ondorioz eteten denean gertatzen den diru-sarrera falta betetzea da, baldin eta bere lana edo jarduera bere egoerara egokitzen den beste batekin ordeztea teknikoki edo objektiboki ezinezkoa bada, edo arrazoi justifikatuengatik halakorik eskatu ezin bazaio.

Prestazio hau aldi baterako ezintasunaren prestaziorako zehaztutako baldintza berdinetan emango da, eta Gizarte Segurantzaren sistemako araubide guztien babes ekintzaren barnean sartzen da.

Prestazioaren zenbatekoa

Prestazio ekonomikoa oinarri arautzailearen % 100eko diru-laguntzaren baliokidea izango da.

Prestazioaren iraupena

Prestazio ekonomikoa laneko kontratua eteten den egunean hasiko da eta amatasunaren aurreko egunean amaituko da (haurdunaldiko arriskuen kasuan). Edoskitze naturalagatiko prestazioen kasuan, haurrak 9 hilabete betetzen dituenean edo, lehenago, ama bere lanpostura edo bere egoerara egokitzen den beste lanpostu batera itzultzen denean amaituko da.

Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016