fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ZER DA BASOA?

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."
Baso baten argazkia

Basoa.

(Jator. ezez.).

iz. Zuhaitzez eta muluez jantzitako lur-eremua.

Kontzeptua zabalduz, esan daiteke "basoa landare-multzoak hazten diren lur-eremu osoa dela eta, zura edo beste produktu batzuk ekoizteko, ustiatuak izan diren edo ustiatu gabeko hainbat tamainatako zuhaitzak nagusitzen direla bertan; klimari eta erregimen hidrologikoari eragiten diote eta, gainera, basoko bizia babesten dute".

"Basoa (bosque gaztelaniaz, busch hitz germanikotik dator: zuhaixka eta hedaduraz zuhaitz-mendia) zuhaitz dentsitate altua duen eremuari esaten zaio".

"Lurreko eremu handiak estaltzen dituzten landare-komunitateak. Animalien habitat gisa funtzionatzen dute, isuri hidrologikoak modulatzen dituzte eta lurzorua babestu; beraz, Lurreko biosferako aspektu garrantzitsuenetariko bat dela esan daiteke".

Basoak hainbat modutan eta espezifikazio-mailatan sailka daitezke. Adibidez, bizi diren ekosistemaren arabera, zuhaitz gehienen hostoen bizi-luzetasunarekin batera (hosto iraunkorrak edo erorkorrak). Sailkatzeko beste modu bat basoen konposizio nagusiaren arabera ezartzen da, hau da, hosto zabalekoak, koniferak (pinuak) edo biak kontuan hartuz. Hala banatzen dira:

  • Baso borealak: Artiko hegoaldean daude eta, oro har, hosto iraunkorrak dituzten zuhaitzak dira (koniferoak).
  • Zonalde epeletako basoak: hosto zabal eta erorkorrak eta hosto iraunkor koniferoak dituzten basoak. Zona epeletan hosto zabal eta iraunkorreko zuhaitzak daude, hala nola, mediterraneoko basoan edo laurisilba basoan (ereinotz basoa).
  • Baso tropikalak eta subtropikalak (edo Urertzekoak): hemen sartzen dira baso tropikal eta subtropikal epelak, baso tropikal eta subtropikal lehorrak eta konifera-baso tropikal eta subtropikalak.

2011 honetan gure Webgunean hainbat zuhaitz-espezie izango dira protagonista. Fraternidad Muprespatik arreta berezia eskaini nahi diegu, gertu ditugulako, eta bereziak eta adierazgarriak direlako. Espezieak baso-motaren arabera sailkatuko dira eta nomenklatura binomiala eta kokalekuaren zonalde geografikoa ere adieraziko da.

2011ko urtarriletik apirilera bitarte honetan Baso Borealak landuko ditugu batik bat.


ZERRENDA (BASO BOREALAK)
Baso borealen zonaldeko mapa

Taiga edo baso boreala konifero-basoak nagusitzen diren bioma da eta planetako baso-masa handiena osatzen dute. Kanadan baso borealak esatean ekosistemaren hegoaldea adierazten da eta taiga, berriz, landaretza artikotik gertuen dagoen zonaldea deskribatzeko erabiltzen da. Beste herrialde batzuetan taigak dira Errusiako basoak eta konifero-basoak, berriz, beste herrialde batzuetan. Taiga errusieratik dator eta "baso hotza" esan nahi du.

Errusiako iparraldean eta Siberian aurki daiteke, Europako iparraldean, Hudson Badiako eskualdean, Kanadako iparraldean eta Alaskako estatuan. Hegoaldean estepak egiten du muga eta iparraldean, berriz, tundrak. Hego hemisferioan ez dago taiga zonalderik, latitude horietan mota horretako basoak hazten diren lur-eremua oso txikia baita.

Batez beste, udan, 19 °C egiten du eta -30 °C neguan. Urteko prezipitazioen batez bestekoa 450 mm-koa da.

Taigan, batik bat, konifera-basoa dago. Klima gogorren duten zonaldeetan basoa oso uniformea da eta posible da zuhaitz mota bakarra aurkitzea. Koniferek izaten dituzten orratz-formako hostoei esker, ondo jasaten dituzte izozteak eta ur gutxi galtzen dute. Gainera, hosto iraunkorrak direnez, eguraldi ona egiten hasten denean berehala hasten dira fotosintesia egiten, alegia, ez dute hostoa sortu arte itxaron behar. Klima leunagoa den zonaldeetan basoa mistoa izaten da:koniferak eta hosto erorkorreko zuhaitzak egon ohi dira (makalak, zurzuriak, urkiak, sahatsak, etab.).

2011 Basoen Nazioarteko Urtea

Klima eta lurzorua

Klima hotz-hotza eta hezea da. Batez besteko tenperatura 0-tik, edo gutxiagotik, 5 °C-ra bitartekoa da. Neguak motzagoak eta hotzak dira, baina askotan tundran baino latzagoak dira eta lurzorua elurrez estalita egon ohi da. Ez du euri askorik egiten -urtean 160 eta 320 mm artean-, eta gainera ura izoztuta egoten da hilabetetan zehar; beraz, landareek ezin dute erabili.

Ia urte guztian zehar dauden tenperatura baxu edo ertainei eta orokorrean dagoen hezetasun altuari esker, podzol motako lurzorua sortu da, alegia, zohikaztegiak sorrarazten dituzten lurzoru azidoa.

2011 Basoen Nazioarteko Urtea

Fauna

Neguan oso latza da animalien bizitza; horren ondorioz, hegaztiek latitude epelagoetara emigratzen dute eta animaliek, berriz, hibernatu. Taigako animalia bereizgarrienak, besteak beste, hauek dira: hartz arrea, otsoa, azeria, erbinudea, elur-oreina, oreina, altzea, hontzak eta belatzak. Eskualde honetan animalia asko desagertu dira, hala nola, kostaldeko dortoka demonia.





Izei zuria edo Izei arrunta (Abies alba)

Izei beltza (Picea mariana)

Baltsamo-izeia (Abies balsamea)

Laritza(Larix laricina)

Lertxuna (Populus tremuloides)

Banks pinua (Banksiana de Pinus)
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016