fraternidad.com
Urgencias: 900269269
Itzuli

ZER DA BASOA?

"Batzar Nagusiak, 2006ko abenduaren 20ko 61/193 ebazpenean, adierazi zuen2011 Basoen Nazioarteko Urtea izango zela eta gobernuak, Nazio Batuen sistema, gaian aditu diren gobernuz kanpoko erakundeak, sektore pribatua eta beste eragile batzuk gonbidatu zituen elkarrekin ahaleginak egin zitzaten baso-mota guztien antolamendu iraunkorra, babesa eta ustiapen iraunkorra sustatzeko kontzientzia gehiago sorrarazteko, egungo eta etorkizuneko belaunaldien mesedetan."
Baso baten argazkia

Basoa.

(Jator. ezez.).

iz. Zuhaitzez eta muluez jantzitako lur-eremua.

Kontzeptua zabalduz, esan daiteke "basoa landare-multzoak hazten diren lur-eremu osoa dela eta, zura edo beste produktu batzuk ekoizteko, ustiatuak izan diren edo ustiatu gabeko hainbat tamainatako zuhaitzak nagusitzen direla bertan; klimari eta erregimen hidrologikoari eragiten diote eta, gainera, basoko bizia babesten dute".

"Basoa (bosque gaztelaniaz, busch hitz germanikotik dator: zuhaixka eta hedaduraz zuhaitz-mendia) zuhaitz dentsitate altua duen eremuari esaten zaio".

"Lurreko eremu handiak estaltzen dituzten landare-komunitateak. Animalien habitat gisa funtzionatzen dute, isuri hidrologikoak modulatzen dituzte eta lurzorua babestu; beraz, Lurreko biosferako aspektu garrantzitsuenetariko bat dela esan daiteke".

Basoak hainbat modutan eta espezifikazio-mailatan sailka daitezke. Adibidez, bizi diren ekosistemaren arabera, zuhaitz gehienen hostoen bizi-luzetasunarekin batera (hosto iraunkorrak edo erorkorrak). Sailkatzeko beste modu bat basoen konposizio nagusiaren arabera ezartzen da, hau da, hosto zabalekoak, koniferak (pinuak) edo biak kontuan hartuz. Hala banatzen dira:

  • Baso borealak: Artiko hegoaldean daude eta, oro har, hosto iraunkorrak dituzten zuhaitzak dira (koniferoak).
  • Zonalde epeletako basoak: hosto zabal eta erorkorrak eta hosto iraunkor koniferoak dituzten basoak. Zona epeletan hosto zabal eta iraunkorreko zuhaitzak daude, hala nola, mediterraneoko basoan edo laurisilba basoan (ereinotz basoa).
  • Baso tropikalak eta subtropikalak (edo Urertzekoak): hemen sartzen dira baso tropikal eta subtropikal epelak, baso tropikal eta subtropikal lehorrak eta konifera-baso tropikal eta subtropikalak.

2011 honetan gure Webgunean hainbat zuhaitz-espezie izango dira protagonista. Fraternidad Muprespatik arreta berezia eskaini nahi diegu, gertu ditugulako, eta bereziak eta adierazgarriak direlako. Espezieak baso-motaren arabera sailkatuko dira eta nomenklatura binomiala eta kokalekuaren zonalde geografikoa ere adieraziko da.

2011ko irailetik abendua bitarte honetan Baso Tropikalak landuko ditugu batik bat.


ZERRENDA (BASO TROPIKALAK)
Baso borealen eremuko mapa

Klima tropikaleko eremuetan hiru baso-mota bereizten dira:

Baso tropikal lehorra: landaredia idortasun-aldi luzeetara egokitzen da, eta denbora horretan lurrunketa oso aktiboa izaten da. Landare-paisaiak pixkanaka-pixkanaka pobretzen dira eta forma xerofiloak (idortasunera egokituak) nagusitzen dira bi tropikoetara gerturatu ahala.

2011: basoen nazioarteko urtea

Urtaroko baso tropikal erdi-iraunkorra: Asia tropikalean dauden baso gehienak dira; urtaro lehorrean, zuhaitz batzuek beren hostoak galtzen dituzte lehorte-gogortasunaren arabera. Izan ere, eguzkiak kalte larriak eragin ditzake halako zuhaitzetan

Baso tropikal euritsua: urtaro lehorrik ez duten eremu tropikaletan nabarmentzen dira; hilabete bat edo bi dira lehor samarrak (100 mm baino gutxiagoko euri-urak) eta eremu gutxi batzuk bakarrik mantentzen dira heze urte osoan zehar.

Klima eta lurzorua

Baso tropikal euritsuak eta Urtaroko baso tropikalak urte guztian izaten dituzten tenperatura altuengatik bereizten dira, baita tenperaturaren eguneko tartea urtaroko tartea baino handiagoa delako ere. Eta egunen iraupenak nahiko beretsuak dira urte osoan zehar. Prezipitazioa urtaroaren araberakoa da, baina oso gutxitan izaten dira hainbesteko lehorteak.

Baso tropikal lehorretan, tenperatura altuak izaten dira urte osoan zehar, baina bada askoz ere zehatzagoa den urtaro lehor bat euri-baso tropikalean. Ia urte osoan zehar, lurruntze-transpirazioak euri-prezipitazioa gainditzen du, eta horrek eragin handia du landaredian. Baldintza edafikoek (hobeto drainatutako lurra, lehorragoa) landaredi-mota hau sor dezake euri-basoaren inguruan.

Fauna

Bioma guztien artean, honako hau da landare-dibertsitate handiena duena. Milaka zuhaitz-espezie daude, eta baliteke haietako ehun bat topatzea azalera oso txikietan.

Inguru honetako animalia-dibertsitatea ere handiagoa da; imajina ezin daitezkeen intsektuen barietate ugari dago euri-basoko oso hektarea gutxitan. Landareen kasuan bezala, espezie batzuk oso urriak (eremu bakoitzeko) eta berezituak dira.

2011: basoen nazioarteko urtea
Ez dago ugaztun-dibertsitate handirik lehen mailako basoetan, hainbeste landarek haien mugimenduak eragozten baititu. Hala ere, badira mota gutxi batzuk (Chiroptera, Primates). Beste ugaztun-talde berezi batzuk osatzen dituzte zuhaitz-satitsuek, urtxintxek, akuriek, nagiek, pangolinek, oreinek eta basoko antilopeek, zibetek eta beste katu batzuek.

Hegaztiak dira nagusi inguru honetan, 500 espezie baino gehiago aurki daitezke oso herri txikietan. Honako hauek, besteak beste: usoak, loroak, tukanak, kolibriak, kotingak, paradisuko hegaztiak, kalaoak, labegileak, txori inurrijaleak, pittak, berritsuak eta tanagrak.

Muskerrak, sugeak eta igelak ere ugari dira euri-basoan, eta talde murriztuak ere badaude baso horretan.


Piperazeoak (Piperaceae)

Morazeoak (Moraceae)

Anonazeoak (Annonaceae)

Laurazeoak (Lauraceae)

Capparaceae (Capparidaceae )

Leguminosoak (Leguminosae)

Anakardiazeoak (Anacardiaceae)

Orkideak (orquidáceas)

Sapindazeoak (Sapindaceae)

Meliaceae

Clusiazeoak (Clusiaceae)

Mirtazeoak (Myrtaceae)

Melastomataceae

Mirsinazeoak (Myrsinaceae)
Atari klasikoa
MCSS nº 275 - © Fraternidad-Muprespa 2016