Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ARLOETAKO ESPAINIAKO ESTRATEGIAREN AGORA

Autorea:  AESPLA - Lan eta Immigrazio Ministerioarekin batera
Data:  02/04/2009

LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ARLOETAKO ESPAINIAKO ESTRATEGIAREN AGORA

LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ARLOETAKO ESPAINIAKO ESTRATEGIAREN AGORA

EKITALDIARI BURUZKO DATUAK

Laneko arriskuen prebentzioaren arloko araudiaren eboluzioa eta horrek gure herrialdeko ezbehar-kopuruan duen eragina direla-eta, Estatua Laneko Segurtasun eta Osasun arloetako Espainiako Estrategia (2007-2012) izeneko tresnaz hornitzea erabaki zen. Estrategiaren aplikazioan bi alderdi garrantzitsuren falta sumatzen da: oro har, herritarrei lanak nola doazen behar bezala jakinaraztea eta prebentzioaren egunerokotasuna eta horren ondorioak bizi dituztenen iritzi zuzenak ezagutzea.

AESPLA Laneko Prebentzio Zerbitzuen Espainiako Elkartearen 22 enpresa kideetako bat da Fraternidad Muprespa; gabezia horri konponbidea eman diezaiokeen ideia bat garatu du, eta ongi hartu dute Lan eta Immigrazio Ministerioko agintari eskudunek. Funtsean, aldizka topaketak (AGORA deiturikoak, Antzinako Greziako eskemari jarraiki), antolatzean datza, topaketa horietan, estrategiaren garapenean esku hartzen duten agenteek orain arteko lortutakoa mahai gainean jar dezaten, baita zein planteamendutatik abiatu ziren eta etorkizunerako zein asmo dituzten ere.

Interesa dutenei bi modutan parte hartzeko aukera ematen zaie: ekitaldiaren aurretik, gehien interesatzen zaizkien alderdiak bidaliz (www.agoraprevencion.com) eta, ekitaldian bertan, hizlariekin eta bertaratutako gainerakoekin batera mahai-inguruan parte hartuz.

Hartara, Ministerioak ondorioak atera ahal izango ditu estrategiako lanen garapenean kontuan hartzeko, eta bertaratutakoek estrategiak konpondu nahi dituen arazoetarako aurreikusten diren ikuspegiak eta konponbideak ezagutuko dituzte zuzenean.

Ministerioaren eta elkartearen ustez, prebentzioaren kudeaketako lehenengo lerrorako hurbilketa honek hobekuntza kualitatiboak eta segurtasun handiagoa ekarriko ditu arauak interpretatzeko orduan.

AGORA maiatzaren 26an eta 27an egingo da, LABORALIArekin batera; azken hori laneko prebentzioaren, babesaren eta segurtasunaren azoka integrala da, eta azoka-erreferente nazional horretan azalduko dira laneko arriskuen prebentzio arloko azken berritasunak.

Hantxe izango gaituzue.

Ekitaldiaren programa erantsi da.

Arrazoia:
LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ARLOETAKO ESPAINIAKO ESTRATEGIAREN AGORA
Antolatzailea:
AESPLA, Lan eta Immigrazio Ministerioarekin batera
Data:
2009ko maiatzak 26 eta 27
Lekua:
Centro de Eventos de Feria Valencia. Avda. de las Ferias z/g. 46035 Valentzia
Erlazionatutako dokumentazioa:

Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir