Jaione Escobal

Jaione Escobal, Bizkaiko Fraternidad-Muprespa mutualitateko zuzendari probintzial berria

•    Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Zientzietan doktorea da, Laneko Arriskuen Prebentziorako Masterra du hiru espezialitateetan, eta Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioko Masterra du Osasun Kudeaketako espezialitatean.

•    Fraternidad-Muprespa mutualitateak 2.400 enpresa inguru eta 34.000 langile baino gehiago babesten ditu probintzian, bi egoitza ditu eta Hospital Intermutual de Euskadi ospitalean parte hartzen du. 
 

Komunikazioa Saila

Jaione Escobal 2000. urtean hasi zen Fraternidad-Muprespa mutualitatean Mutuaren Prebentzio Zerbitzuko laneko arriskuen prebentziorako teknikari lanean. Bost urtez eta aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Ez-organikoko Sailean irakasle lanetan aritu zen. 
 
Bizkaiko Zuzendaritza Probintzialak 2.400 enpresa mutualista inguru ditu eta 34.000 langileri ematen die laguntza; horietatik 2.500 autonomoak dira. Presentzia handi eta estrategikoa du Bizkaian: Bilboko laguntza-zentroa, Autonomia kalean, eta Abantokoa, El Campillo industrialdean. Gainera Hospital Intermutual de Euskadi ospitalean ere parte hartzen du. Ospitale mankomunatu hori Fraternidad-Muprespa mutualitateak eta beste lau mutuek osatzen dute. 

Bilboko laguntza-zentroko instalazioek 1.800 m2 dituzte, eta lau solairu, zazpi kontsulta, sendaketa-gela, erradiodiagnostiko-aretoa, 300 m2 baino gehiagoko errehabilitazio-gimnasioa eta errehabilitazio-teknika desberdinetarako ekipamendua dituzte, baita hainbat box, prestakuntza-areto eta administrazio-eremu ere. 

Giza taldea 32 profesionalek osatzen dute: zazpi medikuk, lau erizainek, bi osasun-laguntzailek, hiru fisioterapeutak, hamaika administrarik, prebentziorako aholkulari batek, administrazio-buru batek, prestazio-buru batek, zuzendaritzako laguntzaile batek, probintziako zuzendari batek eta lurraldeko laguntza-koordinatzaile batek. 
 
Abantoko zentroa El Campillo industrialdean dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Lau profesional, EUD bat, mediku bat, administrari bat eta ordezkaritzako zuzendari bat ditu. Instalazioek kontsulta medikoa, sendaketa-gela, harrera-gunea eta itxaron-gela dute. 

Jendearentzako arretaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte Bilbon, eta zortzietatik hirurak arte Abanton.

Bestalde, Hospital Intermutual de Euskadi ospitalea Fontecha y Salazar kalean dago, eta 44 ohe, bi ebakuntza-gela, erresonantzia magnetikoko ekipoa eta gimnasioa ditu, besteak beste. Ehun bat langilek lan egiten dute ospitalean, eta laguntza-, kirurgia-, errehabilitazio-laguntza eta diagnostiko probetarako laguntza ematen dizkiete mutuaren babespean dauden biztanleei.

Jaione Escobalek kargua hartu du, José Antonio Ramos 20 urtez ibilbide eredugarria osatu eta erretiratu ondoren. Jaioneren hitzetan, etapa honi ekiten dio “ilusio handiz eta arretarik onena ematen jarraitzeko erronkarekin, gure mutualistei eta babespean dauden biztanleei kalitate goreneko zerbitzua eskainiz, eta profesional bikainen, esperientzia eta ibilbide luzeko lankideen eta, berriki, talentu eta ahalmen handiko lankideen lantaldea gidatuz”. 

“Giza talde hori” gaineratu zuen “harro dago eta ardura handia dauka, Eskolastiko Zaldívar fundatzaileak duela 94 urte Bilbon hasitako proiektuarekin jarraitzeaz. Bere izaera ekintzaile, solidario eta kooperatiboak egunero inspiratzen gaitu babespeko langileen osasuna berrezartzeko eta prestazio ekonomikoak modu zuzenean bermatzeko lanean”.