Fraternidad-Muprespa mutualitateak “Giza Faktorea eta Prebentzioa” jardunaldia antolatu du

Ekitaldiaren laburpena
Autor
Fraternidad-Muprespa
Población
Sevilla

Fraternidad-Muprespa Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutualitateak Andaluziako Juntako Laneko Arriskuen Prebentziorako Zentroak antolatutako “Giza Faktorea eta Prebentzioa” jardunaldian parte hartu du.

Jardunaldia Lola Jariego Fraternidad-Muprespa Sevillako zuzendari probintzialak inauguratu zuen. Bertan Manuel Lucas Sebastiánek parte hartu zuelarik, honako mintzaldi hau eman zuen: “Giza Faktorea: Non gaude?” eta bere liburuak aurkeztu zituen: “Si fallor, Sum. Giza akatsa eta istripuak: Giza eta antolakuntza-faktoreen analisia” eta “Akatsak, okerrak eta bestelako konplikazioak. Giza faktorea eta segurtasuna”.

Giza akatsak eta istripuak ulertzea, hori da liburu horiek jorratzen dutena. Horretarako, sakon aztertzen dira giza faktoreak eta antolakuntza-faktoreak, eta giza faktoreari buruzko teoria eta eredu nagusiek eboluzioaren ikuspegitik izan duten bilakaera, hau da, denborarekin gaur egun arte jasan dituzten aldaketak.

Bi liburuak doan eskura daitezke, ingelesez zein gaztelaniaz, webgune honetan: Centre for Registration por European Ergonomist nahiz Fraternidad-Muprespa mutualitatearen liburutegi digitalean.

¿Te ha resultado útil?