Taldeko Argazkia

Fraternidad-Muprespa mutuak Zero Istripu Bereizgarria eman die 28 enpresei, ezbeharrik izan ez dutelako

•    Gizarte Segurantzarekin Elkarlanean Diharduen Mutuak hamabost, hamar edo bost urtez lan-istripuak edo lanbide-gaixotasunak ez aitortzeak ekarri duen prebentzio-lana aintzatetsi du

•    Ekitaldian Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak parte hartu zuen, eta nabarmendu zuen gizarteak ingurune osasungarrietan lan egitea izan behar duela helburu  
 

Departamento de Comunicación y Relaciones Institucionales

Fraternidad-Muprespa Probintzia Zuzendaritzaren Bilboko egoitzan, ekainaren 30ean (ostirala), Zero Istripu Bereizgarriak emateko ekitaldia egin zen, azken hamabost, hamar edo bost urtez lan-istripurik edo lanbide-gaixotasunik izan ez duten enpresei emateko. Ekitaldi horretan, Lourdes Íscar-ek parte hartu zuen, OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak.

Bereizgarriak enpresan ikusteko moduan jartzeko dira, segurtasunaren, osasunaren eta laneko ongizatearen alde proaktiboak direla erakusteko. Bereizgarria merezi duten gainerako enpresek, ehun batek, laster jasoko dute.

Aintzatetsitako erakundeek beren jardunbide egokiak parteka ditzakete Mutuak bere sare sozialetan #ZeroIstripuFM traolarekin lantzen ari den kanpainan.

Jaione Escobalek, Fraternidad-Muprespa mutuako Bizkaiko zuzendari probintzialak, ongietorria egin zien enpresetako ordezkariei, eta eskertu egin zien lan-ezbeharrak desagerrarazteko eta geldiarazteko hartutako konpromisoa. 

Ondoren, Lourdes Íscarrek esku hartu zuen, eta nabarmendu zuenez, "aintzatespen-ekitaldi honen moduko errealitateek erakusten dutenez, gizarte orok lortu beharreko helburuak dira laneko segurtasuna eta osasuna eta, azken batean, pertsona guztiek beren lana ingurune osasungarrian egiteko duten eskubidea". "Azpimarratu behar dut laneko arriskuen prebentzioa enpresen balio gisa hartu behar dela enpresa-sare iraunkor, moderno eta lehiakor bat sendotzeko", amaitu zuen. 

Natalia Fdez. Laviadak, Fraternidad-Muprespa mutuako Prebentzio, Kalitate eta Komunikazioko zuzendariorde nagusiak, bertaratutako enpresak animatu zituen "osasuna zaintzeko eta sustatzeko ildo horretan jarraitzera", erakundearen izenean zorionak adierazi ondoren. "Izan ere, zoritxarrez, kudeaketak huts egiten duenean soilik bihurtzen da prebentzioaren arloa albiste, eta ez arrakasta jarraitua dagoenean, bertaratutakoen kasuan bezala".

Dolores Ricok, Laneko Segurtasun, Osasun eta Ongizateko hezitzaile eta aholkulariak, prebentzioa kudeatzeko eredu berriei buruz hitz egin zuen. Eredu horiek, Zero Ikuspegia eta antzekoek, pertsonengan jartzen dute arreta. Halaber, aldaketa sustatzeko ‘LegoSeriousPlay’ eta antzeko metodoak aipatu zituen.

Enpresei bereizgarriak eman ondoren, José Ignacio Díaz Lucas mutuaren Iparraldeko Lurralde zuzendariak ekitaldia amaitu zuen, eta joan den ekitaldiko ezbehar-kopuruari buruzko datuak eman zituen. Horrek ekitaldian parte hartu zuten enpresen, aholkularitzen eta ETEen lorpena are gehiago nabarmentzen lagundu zuen, eta adierazi zien harro egon behar dutela beren lan onagatik.

Enpresa hauek jaso zuten zero istripu bereizgarria: 

BRONTZEZKO BEREIZGARRIA, 5 URTE ISTRIPURIK GABE
ABAROAMETAL, S.L.
ASESORES E INVERSIONES 2.000, S.L.
BIOESPAÑA 9000, S.L.
CEESA, S.A.
ELECTRÓNICA LUX, S.L.
HPD PROCESS ENGINEERING, S.A. (GRUPO VEOLIA)
INGENIERÍA DE BOMBAS CENTRÍFUGAS S.L.
JIMÉNEZ CRUZ, MARÍA CARMEN
JLQ ISMAF, S.L.
KUDEABIDE, S.L.
LABORATORIOS GORESI-PHARMA, S.L.

ZILARREZKO BEREIZGARRIA, 10 URTE ISTRIPURIK GABE
AFIBISA
ALMI BILBAO S.A.L.
ASOCIACIÓN CLARA CAMPOAMOR
CLUB DEPORTIVO IRLANDESAS
COLEGIO ZABALBURU IKASTETXEA S COOP
DAIR INGENIEROS, S.L.
ELLACURIA BERISTAIN, MARÍA ELENA
FUNDACIÓN SOCIAL IGNACIO ELLACURÍA
HOGAR IZARRA PRO RECUPERACIÓN DE PACIENTES
IBAIZÁBAL MANAGEMENT SERVICES

URREZKO BEREIZGARRIA, 15 URTE ISTRIPURIK GABE
ASCOBI
COHS PSICÓLOGOS CONSULTORES, S.L.
INDASISTEMAS MILENIUM, S.L. GRUPO CONSULMAR
INMOBILIARIA BILBAÍNA S.A. 
JAMES WALKER IBÉRICA, S.A.
TAX CONSULTING 2000, S.L.
TRAPAGA ASESORES, S.L.