Fraternidad-Muprespa Mutua

BERRIAK


FRATERNIDAD MUPRESPAK LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO SEIGARREN KONGRESUAN HARTUKO DU PARTE

Autorea:  Fraternidad-Muprespa - Dirección Provincial de A Coruña
Data:  22/05/2008

FRATERNIDAD MUPRESPAK LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO SEIGARREN KONGRESUAN HARTUKO DU PARTE

FRATERNIDAD MUPRESPAK LANEKO ARRISKUAK PREBENITZEKO SEIGARREN KONGRESUAN HARTUKO DU PARTE

Coruña - Fraternidad Muprespak modu bereziki aktiboan hartu zuen parte Laneko Arriskuak Prebenitzeko Seigarren Nazioarteko Kongresuan ORP 2008 (Occupational Risk Prevention). Kongresua maiatzaren 14tik 16ra izan zen Coruñako Erakusketa eta Kongresu Jauregian, eta leloa «El compromiso con la prevención: una responsabilidad empresarial» izan zen.

Prebentzioa eta laneko segurtasuna sustatzeko lanean inplikatuta dauden erakundeentzat izan zen, eta bere helburua hainbat alorretako aurrerapenak trukatzea izan zen; hala nola, laneko ergonomia, segurtasuna, higienea, medikuntza, psikosoziologia edota prebentzioko trebakuntza eta kudeaketa.

Galiziako Gobernuko Presidentetza, Administrazio Publiko eta Justizia sailburu José Luis Méndez Romeuk adierazi zuenaren arabera, ikuspegiak trukatu, eztabaidatu eta informazio partekatu ahal izan dute kongresuan profesionalek, zientzialariek edota interesa duten guztiek. Informazio truke horren helburua, sailburuaren arabera, laneko baldintza sanoak, seguruak eta iraunkorrak lortzea izan da.

Kongresuan Fraternidad Muprespak bere standa izan zuen, eta gure profesionalek beren esperientziaren berri emateko aukera izan zuten. Hala egin zuen, konparazio batera, Toledoko ordezkaritzako Lucrecia Spuches doktoreak Prevalencia de factores de riesgo en apnea de sueño en camioneros de mediana y larga distancia lana aurkeztuta. (Sakatu hemen hormirudia ikusteko.)


Gure webgunearen funtzionamendu zuzena bermatzeko, segurtasuna hobetzeko eta erabiltzaileei eskainitako zerbitzuen pertsonalizazio eta eraginkortasun hobea lortzeko erabiltzen ditugu cookieak. Nabigatzen jarraitzen baduzu edo “ONARTU” botoia sakatzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago eskura dezakezu gure COOKIE POLITIKAN.

Cookien erabilerari uko egiteko erabakia nabigatzaileak gogoratzea nahi duzu?
Sistemak zure lehenespena gogoratzea nahi baduzu, informazio hori jasotzen duen cookiea betiko gordeko da zure ordenagailuan.

subir