Koronabirusari (COVID-19) buruzko informazioa

Koronabirusari (COVID-19) buruzko informazioa

Fraternidad-Muprespa mutualitatekook lasaitasun-mezua helarazi nahi dizugu koronabirus (COVID-19) berriaren oraingo agerraldiaren adierazpena dela eta.

Gizarte Segurantzarekin lan egiten duen Mutualitate publikoa gara, eta langile eta enpresa mutualisten osasunaz eta osasun-arretaz arduratzen gara etengabe. Horregatik, COVID-19 birusari buruzko informazio ofiziala ematen dizugu.

Lege-berrikuntzei buruzko informazioa: 2/2020 irizpidea, gaixotasun arruntetik eratorritako aldi baterako ezintasun egoeratzat jotzeari buruzkoa, langileek jasandako prebentziozko isolamendu-epealdien gainekoa, SARS-CoV-2 izeneko coronaviridae familiako birus mota berriaren ondorioz. Deskargatu HEMEN

Koronabirus berriaren aurkako OMEren oinarrizko babes-neurriak

  • Garbitu eskuak sarritan alkoholez egindako eskuetako desinfektatzaile batekin edo ura eta xaboiarekin.
  • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra erabili eta botatzeko zapiekin edo ukondoarekin, eta garbitu eskuak alkoholez egindako desinfektatzaile batekin edo ura eta xaboiarekin.
  • Eztul edo doministiku egin eta sukarra duten pertsonengandik metro batera egon gutxienez.
  • Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
  • Sukarra, eztula eta arnas egiteko zailtasuna badituzu, eskatu osasun-arreta berehala.
  • Animalia bizien, produktu freskoen eta animalia-produktuen azoketara joaten bazara, hartu higiene-neurri arruntak.
  • Saiatu animalia-produktu gordinik edo gutxi egindakorik ez kontsumitzen.

Osasun Ministerioaren informazioa

Ikusi birusaren gaineko informazio eguneratu osoa Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioaren webgunean.

Osasun Ministerioa

OSASUN ALERTA ETA LARRIALDIAK KOORDINATZEKO ZENTROA (CCAES)

Hainbat iturritako informazioa bateratzen, erregistratzen eta ebaluatzen du CCAESek sektoreko zaintza-sareekin elkarlanean.

Osasun publikoko alertak

OSASUNAREN MUNDU ERAKUNDEA (OME)

Ikusi koronabirus (COVID-19) gaixotasunaren oraingo agerraldiari buruzko OMEren informazio eta orientabide guztiak.

Osasunaren Mundu Erakundearen informazioa