
Heriotzagatiko prestazio ekonomikoa
Laneko istripuaren edo laneko gaixotasunaren ondorioz langilea hil egiten bada, Fraternidad-Muprespak prestazio ekonomiko bat emango dio familiari, langilearen diru-sarreren falta betetzeko ordain gisa.

Prestazioaren onuraduna
- Hauek izan daitezke alarguntza pentsioaren onuradunak: ezkontidea, izatezko bikotekidea edo ezkontide ohi dibortziatua, banandua edo ezkontza baliogabetuta duena.
- Umezurtzak izango dira zurztasun pentsioaren onuradunak.
- ildakoaren kargu zeuden gurasoak, baldin eta heriotzagatiko eta bizirik irauteagatiko pentsio eskubidea duten beste familiartekorik ez badago, edo horiek pentsioa jasotzeko eskubiderik ez badute.
Prestazioaren zenbatekoa eta iraupena
Umezurtzak
Zurztasun pentsioaren oinarri arautzailearen hilabete bat.
Horrez gain, umezurtzen artean pentsioaren oinarri arautzaileari dagozkion sei hilabeteak banatuta ateratzen den kopurua, baldin eta kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duen ezkontiderik, izatezko bikoterik edo ezkontide ohirik ez badago. (2006ko ekainaren 22tik aurrera, ezkontiderik gabeko baldintza hori betetzen dela ulertuko da umezurtzaren gurasoen artean ezkontzarik egon ez bada).