Fraternidad-Muprespa BERDINTASUNAREN KONPROMISOAREKIN BATZEN DU
Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Emakumearen Astea Fundazioak Emakumearen Nazioarteko Astearen VI. edizioa ospatu du, zeinaren leloa “Batzen gaituena: konpromisoa”. Egun horietan, hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin dira eta bertan enpresa-jardunbide egokiekin eta berdintasun, kontziliazio eta erantzunkidetasun gaietan duten inplikazioarekin lotutako gaiak jorratu dira.
Gizarte Segurantzarekin elkarlaneko kolaboratzailea Fraternidad-Muprespa, Lan Harremanen eta EGE Arloaren bitartez, Fundazioak sustatutako ekimenarekin bat egin nahi izan du eta “Berdintasunerako Dekalogoa” sinatu du, Mutuak gizon eta emakumeen arteko tratu eta aukera berdintasunaren, kontziliazioa eta erantzunkidetasunaren aldeko apustua egiten duten hamar printzipioak betetzeko konpromisoa hartuz.
“Berdintasunarekiko Konpromisoari” atxikimendua Fraternidad-Muprespaek Berdintasun eta Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren Planaren esparruan egiten dituen ekintzen eta politiken emaitza da.
"Zure Mutua - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"
