
FRATERNIDAD-MUPRESPA-K ASAJA-Sevilla ERAKUNDEAREKIN BATERA LAN EGIN DU INFORMAZIO-JARDUNALDI BATEAN
ASAJA-Sevilla-ren lan-aholkularitzak informazio-jardunaldia antolatu zuen Gizarte Segurantzari eta Laneko Ikuskaritzari buruz nekazaritzaren arloan. Joan den azaroaren 19an egin zen, besteak beste, Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaile Fraternidad-Muprespa-ren laguntzarekin.
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren Laneko Ikuskaritzako txostengile adituek garatutako nobedadeak eta alderdirik garrantzitsuenak aurkeztu ziren; baita mutualitateen ordezkarienak ere, jardunaldi horretan parte hartu baitzuten.
Heldutako gaien artean, bazeuden zenbait oso interesgarri, adibidez Gizarte Aseguruen Likidazio Sistemaren inguruko berriak, nekazaritzako enpresen araudi-esparruaren barruan, edo Laneko Ikuskaritza egiteko irizpideak.
Mutualitatearen aldetik, Hegoaldeko eskualdeko zuzendari Sonia Medrano Pascual andereak hitz egin zuen. Bere mintzaldiaren gaia hauxe izan zen: Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileek egiten duten Laneko Istripuen kudeaketa eta kontrola. Horrez gain, bukaera emateaz ere arduratu zen.
"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"