
FRATERNIDAD-MUPRESPAK TALENTUAREN ETA ESKARMENTUAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DU ESTEBAN MATE DE MIGUEL KUDEAKETAKO ZUZENDARIORDE NAGUSI IZENDATUZ
Fraternidad-Muprespak Esteban Mate de Miguel izendatu du Kudeaketako Zuzendariorde Nagusi. Mate de Miguelek DMR Consulting (Everis) aholkularitza-enpresan garatu zuen bere lan-ibilbidea, Business Intelligence proiektuaren buru gisa. Gero, 2003an, Fraternidad-Muprespan hasi zuen bere lan-ibilbidea; hainbat ardura izan ditu bertan, Antolaketa eta Planifikazioko Zuzendari kargua azkena. Kargu hori alde batera utzi zuen Erakundearen Zuzendaritza Batzordeko kide izateko, goi-mailako erantzukizunarekin.
Esteban Mate Fisikan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta Zuzendaritza Estrategikoa eta Berrikuntzaren Kudeaketa masterra egin zuen Madrilgo Carlos III Unibertsitatean, Ezagutzaren Kudeaketa graduondokoa Univesitat Oberta de Catalunya Unibertsitatean eta EOIko Negozio Adimenaren Goi-mailako Ikastaroa, besteak beste. Bere ibilbide profesionalean, nahiz eta oraindik gazte izan, 40 urte baititu, Mutualitateko proiekturik handienetako baten buru izan da, Plan Estrategiko Korporatiboa alegia. Fraternidad-Mupresparen lanerako filosofia eta era berria du planak oinarri; Erakundearen ikuspegi globala ematen du, kudeaketa sustatzeko eta mantentzeko, bai prestazio ekonomikoei dagokienez bai Mutualitatearen osasun-atalari dagokionez.
Esteban Mate de Miguelen izendapena Erakundeak bere merezimendua eta trebakuntza aitortuz berarengan jarri duen konfiantzaren emaitza da; gazte bada ere, barne talentuaren, profesionaltasunaren eta eskarmentuaren aldeko apustua baloratu da horrela.
Fraternidad-Mupresparen organigrama

"Zure Mutualitatea - Kalitatea eta Zerbitzua, urteko 365 egunetan"