Akziotan banatuko den eta bazkide guztien ekarpenez osatuta dagoen kapital-sozietatea, eta haietako bat, gutxienez -bazkide orokorra-, sozietatearen zorren erantzule pertsonala izango da, erantzukizun mugagabe eta solidarioarekin, sozietatearen kudeatzaile edo administratzaile gisa. Gainontzeko bazkideek - mugatuak -, erantzukizun mugatukoarekin, kapitala soilik ekartzen dute eta ez dute sozietatearen kudeaketan parte hartzen.
Kapital soziala ezin izango da 60.000 eurotik beherakoa izan.
Kapital Sozietateen Legean sozietate anonimoarentzat ezarritakoaren arabera arautzen da.