Arrisku psikosozialen ebaluazioa eta kudeaketa adinekoak zaintzeko jardueran
INSSTk izenburua duen dokumentua argitaratu berri du: "Arrisku psikosozialen ebaluazioa eta kudeaketa adinekoak zaintzeko jardueran. Enpresa txikietan faktore psikosozialen ebaluazio eta kudeaketarako metodoa".
Dokumentu hau adinekoen arretaren sektorean 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan arrisku psikosozialen kudeaketaren hurbilketari ekiteko tresna da.
Sektoreko metodoa testuinguruan jartzen du, bere bi jarduera aldaeretan, egoitzetan egiten dena, batetik, eta adinekoen etxeetan egiten dena. Faktore psikosozialen eta izan ditzaketen eraginen deskribapen teorikoaz gain, arazo posibleen detekzioa errazteko galdera eta erantzun sorta bat aurkezten du, baita aplikatu beharreko prebentzio neurriak ere.