Lanera itzuli koronavirus pandemian: jarraitu beharreko gomendioak
Jaurlaritzaren proposamena enpresek telelana ahal den gehien luzatzea bada ere, zenbait lanpostuk langilearen presentzia fisikoa eskatzen dute lantokietan. Kasu horietan, beharrezkoa da antolamendu-neurriak hartzea enpresen barruan, lan-espazio bera gehiegizko langile-kopuru batek partekatzea saihesteko, distantzia soziala uneoro mantenduz.
Honek erronka bat da COVID19 pandemia iritsi aurretik egoera hau kontuan hartu behar izan ez duten enpresentzat. Gure V Prebentzio Astean erronka honi aurre egiten lagundu nahi diegu enpresei eta langileei, beraz, ondoko bideoetan lanera itzulera segurua izateko hartu beharreko antolaketa neurriak aurkituko dituzu, langileen artean kutsatzeko arriskua ahalik eta gehien murriztuz.