Ingurumen jasangarritasuna

Fraternidad-Muprespa Mutualitateak, egunerokotasunean, ingurumena eta horren jasangarritasuna babesteko etengabeko konpromisoa du, eta jardunbide horren bitartez, gure Ingurumen Kudeaketa Politikan ezarritako honako oinarri hauek bermatzen ditugu:

  • Ingurumenarekin era arduratsuan lan egitea, aplikagarriak diren ingurumenari buruzko legezko betekizunak betez.
  • Gure jardueraren ondorioz sor daitezkeen ingurumen-efektuak txikiagotzea.
  • Gure ekintzek kutsadura saihestu dezaten eran planifikatzea, ingurumenaren babesarekiko konpromiso handia baitugu.
  • Langile guztiak sentsibilizatu eta kontzientziatzea, haien ingurumen trebakuntza eta langileek ingurumen kudeaketan parte hartzea sustatuz.
  • Ingurumen Kudeaketa Politika bezeroen, gainerako jendearen eta orokorrean, alderdi interesdunen esku jartzea.
  • Hornitzaile eta azpikontratisten ingurumen-jardunbide zuzena bermatzea, hauei eska dakizkieken ingurumen-betekizunei buruz jakinaraziz.

Hori dela eta,  gai honi buruz eragiten diguten legezko betebeharrak betetzeaz harago,  Fraternidad-Muprespa Mutualitateak ingurumenaren kalitatearekiko duen konpromiso hori indartzeko ekintzak burutzea sustatzen du. Azpimarratu beharra dago, testuinguru honetan eta Erantzukizun Sozial Korporatiboaren Batzordearen barruan, Ingurumen Jasangarritasunaren aldeko Lantalde bat eratu dela kontsumo arduratsua eta ingurumenarekiko errespetuaren kultura sustatu eta bultzatzeko xedez.

 

Jarduera-ildo arduratsu honetan, Mutualitatea  “Grupo Español para el Crecimiento Verde” taldeari atxiki zaio. Ekimen hori, lankidetza publiko-pribatua sustatzeko eta gaur egungo ingurumeneko erronkei elkarrekin aurre egiteko sortu zen, esaterako: klima-aldaketaren aurkako borroka, ekonomiaren deskarbonizazioa edo ekonomia zirkularraren sustapena , hazkunde ekonomiko eredu berdea bultzatuz.

Grupo Verde

Era berean, nabarmentzekoa da Fraternidad-Muprespa #PorElClima Elkarteko partaide dela. Ekimen aitzindaria dugu hau; pertsona, enpresa, organizazio eta Administrazio Publikoak klima-aldaketaren aurka borrokatzeko xedearekin elkartzen baititu, eta horri esker, Mutualitateak berotegi efektua eragiten duten isuriak murrizteko jarduera-ildo berria sustatzeko konpromisoa bereganatu du.

¿Te ha resultado útil?